Txapelpunk musika talde lekeitiarrak
Zorionak nire partez niretzako bederatzigarren diskoa aurkeztu du gaur [azaroak 23], Bilbon. Duela 20 urte sortu zen Txapelpunk, eta Iñigito Txapelpunkek 32 urte daramatza gitarra eskuan duela batera eta bestera joaten. Disko berriak “trobadore-punk arima” daukala esan dute. “Azken urteetan egin dudan diskorik organikoena da. Ia onak garenok batzuetan gauza onak egiten ditugu, eta hau ona dela esango nuke”.
Diskoaren izenak dioen bezala, Iñigitok lehendabizi bere buruari egin nahi izan dio oparia. “Norbera lausengatu ondoren gainerako entzuleei erakutsi nahi diegu landu dugun oparia”. Diskoa etxeko estudioan sartuta egindako hamar kantuz dago osatuta. “Filmekin esaten den moduan, diskoa plano sekuentzian grabatu dugu. Kantua goitik behera edo hasi eta bukatu”. Kantu bakoitzari dozenaka grabaketa egin dizkiola esan du; gustura geratutako bertsioen bertsioak egin ditu Iñigitok. “Norberaren kontrako ariketa norbera gustura geratzeko”.
Azala eskuz eginda dagoela esan du Iñigitok. “Beste guztiarekin bilatzen nuen emaitza dela uste dute”.
Abestiei dagokienez, denetarik dagoela esan du Iñigitok: lasaiak, sentiberak, abiadurazkoak, gogorrak , ferekatzaileak, zartadakoak, rock zaleak, punk zaleak, melodikoak, erakargarriak, hunkigarriak.
Argazkia: Baga Biga
ABESTIAK:
- Zapaltzen duzunean: “Emozionalki ez zarenean ongi aurkitzen, abesti hau entzun beharko zenuke. Zure lagunekin bizi izandako momentuan etorriko zaizkizu burura”
- Hoy es el dia: “Melodia, kaña, oritzapen eta sentimendu asko biltzen ditu abestiak. Entzuten dudan bakoitzean begiak malkoz betetzen zaizkit, eta aspaldiko garai eta tokietara eramaten nau”.
- Y veras: “Hasieran ahots melodiko apurtua gitarra baladazale batekin, jarraian hard core sendo baten bihurtzen da”.
- Nire partez niretzako: “Knatu honen estrofa eta leloko ahotsak izugarri gustatzen zaizkit, biak uztarrian jartzeko modukoak! Bi minutu, bi segundo egiten zaizkit”.
- Mil botellas: “Txunditurik geratu nintzen kantuaren amaierako koruak nola gelditu ziren ikusirik, eta abesti honen martxa sentitzean berriro harrituta geratu nintzen”.
- Wan, Txu, Fri, For: “Gure botoa ematen diegu gure mundu hau hobetu dezaten, baina boterera heltzen direnean… Bozkatu Txapelpunk! Gitarra eta ahotsa, erritmoa nire bihotzak markatzen du, zelako kaña!”.
- Ciudad de punk rock: “GOR Gora Kuba eta Kubako rockanrolla! Melodia eta abiadura”.
- Zortziak: “Melodia, sentimenduak eta rock and rolla. Punkiek ere negar egiten dute. Begiak itxi eta abestia entzutean zure aiton-amonak gogoratzen badituzu, negar egingo duzu”.
- 73mm: “Gitarra entretenigarriak eta melodia erakargarria”.
- Borronkarola: “Hitz egiteko esaten digute eta hitz egiten dugunean popatik ematen digute… Entzun ezazu kardiologoarengana joan aurretik!”.