Euskararen Eguna Markina-Xemeinen, ikasleen eskutik

Markina-Xemeinen ikasleen eskutik ospatu dute Euskararen Eguna. Hala, goizean Berakruz ikastolako ikasleek kalejira egin dute udaletxe aurreraino. Udaletxe aurrean abestu egin dute, eta Iratxe Lasa zinegotziak balkoitik berba egin du; Lasak euskaraz egiteko hamaika arrazoi eman ditu. Ostean, denen artean prestatutako bertsoak kantatu dituzte. Euria ari zuenez, Bekobentako ikasleek ez dute kalejiran parte hartu, eta eskolan bertan egin dituzte ekintzak. Eguneko ekintzekin amaitzeko herritarrek lasterketa egin dute, Berakruzek antolatuta.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend