Euskararen Eguneko danborradak 500 danborjole baino gehiago batu ditu Ondarroan

Arratsaldean danborradak hartu ditu Ondarroako kaleak, Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkartearen eskutik. 17:30ean atera da danborrada Zaldupe ikastetxetik, eta arrantzalez jantzita makilak gogor astindu dituzte kalerik kale. Azken geldialdia Itsasaurre Plazan egin dute Guk euskaraz, zuk zergaitik ez abestuz eta danborrak joaz.

[zuzenean ARGAZKI GALERIARA JOAN]

Antolatzaileek esan dutenez, ekintzak 500 danbor jole baino gehiago batu ditu. Amaieran, gainera, Ondarroako EPAn ikasten ari diren etorkinek danborra jotzeko aukera izan dute Itsasaurreko oholtza gainean. Denetara bost lagun izan dira.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend