Ondarroako kukaña aldatzen ari dira

Astillerun egiten ari diren lanen baitan, Ondarroako kukaña moztu egin dute gaur [abenduak 4] goizean. Udal iturriek azaldu dutenez, berria laister jarriko dute, baina berria jarri ahal izateko neurketa batzuk egin behar dituzte, eta horregatik kendu behar izan dute.

Zehatz esanda, kukaña eusten duen euskarria neurtu behar dute berri bat egiteko, eta horrexegatik moztu dute kukaña. “Kukañaren burdinezko euskarri berria prestatu orduko jarriko dugu kukaña berria. Momentu honetan Drongeneko zelai alboan dago kukaña, eta euskarria egiten duten bitartean, kukaña lixatu eta margotu ere egingo dute. Lan horiek ahalik eta azkarren egiten saiatuko gara”, agertu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Ondarroako kukaña moztuta. Argazkia: Hitza

Ondarroako kukaña moztu ostean, uretan. Argazkia: Hitza

Aurreratu duenez, kukaña berria orain arte zegoena baino luzeagoa izango da. “Aurrekoak 14 metro zituen, eta berriak 15 metro izango ditu”. Kukaña zaharrari, gainera, bestelako erabilpena emango diotela agertu du Bedialaunetak. Hain zuzen ere, Gaztetxe kanpoko paretean jarlekua egiteko berrerabiliko dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend