Pako Solabarrieta ondarrutarra omendu dute Ipuruan

Omenaldia atzo [abenduak 6] egin zioten, Eibar eta Sporting de Gijon taldeen arteko partiduan; atsedenaldian egin zioten omenaldia, baina barruko aldean. Amaia Gorostiza Eibarko presidenteak eta Javier Fernandez Rodriguezek Eibarko eta Sporting de Gijoneko kamisetak oparitu zizkioten Solabarrietari. Horrez gain, Eibarko urrezko intsignia ere eman zioten. Ondarrutarra bere senideez inguratuta egon zen, eta pozik jaso zituen opariak.pako solabarrieta eibar sd sporting de gijon

Pako Solabarrieta ondarroa omenaldi eibar

Solabarrieta, senideez inguratuta, Eibarko Ipuruan. Argazkia: DV

El rematador total deitzen zioten Solabarrietari, eta Eibarren 1961-1962 denboraldian jokatu zuen. “Eibarren gol asko sartzen zituen, eta Sportingek fitxatu egin zuen”. Sportingen 1963tik 1969ra arte egon zen jokatzen. 1966-1967 denboraldian 24 gol sartu zituen, eta ondorioz bigarren mailako goleatzailea (Pichichi) izan zen. “Bai Paco eta baita bere emazte Arantza Rodriguez ere oso gustura egon ziren Asturiasen (Espainia). Hain gustura ze, euren seme-alabak (Aitor eta Zuriñe) han jaiotakoak direla”.

“Sportingek fintxatu ninduen burura etortzen zitzaidan guztia errematatzen nuelako. Eibarren Fernando Badiola ondarrutarragaz egon nintzen, eta baita Garagarza abizeneko mutrikuar batekin ere”, dio Solabarrietak. Eibarren denboraldi bakarra egin bazuen ere, Sportingen egon zen urteetan hango izarra izan zen. “Inoiz ez dut lehen mailan jokatu”.

Gaur egun, Solabarrieta Sportingen gol gehien sartu dutenen zerrendan zazpigarrena da. Liga eta Kopa kontuan edukita, Solabarrietak 129 gol sartu zituen Sportingen. “Jokatzen txarra nitzen. Nirea erremateak ziren. Orduan Oviedo zen aurkaririk gogorrena, eta horregatik, nire partidurik onena haien aurka jokatutakoa izan zen. 5-4 irabazi genuen, eta nik hiru gol sartu nituen. Real Sociedaden aurka jokatutako partidu bat ere gogoratzen dut. 5-2 irabazi genuen, eta nik lau sartu nituen”.

Gol guztien artean, Real Unionen aurkako partidukoa gogoratzen du Solabarrietak. “Baloia zelai erdian hartu eta gola sartu arte aurkariak gainditzen joan nintzen”.

Garai hartako jokalariei buruz galdetuta, bere kide Pocholorekin geratzen dela dio. “Mendiluze (Real Sociedad) ere ona zen. Eta zer esanik ez Di Stefanori buruz. Azken horren aurka Errege Kopako partiduetan neurtzen ginen. Orduko mirestuena zen, eta onena ere bai, denetarik egiten zuen eta”.

Paco Solabarrieta Eibar omenaldi

Solabarrieta, behean, ezkerretik laugarrena.

1969an joan zen Sportingetik. “Carriega sartu zen entrenatzaile lez, eta hark ez zuen nirekin kontatzen. Beraz, Osasunara joan nintzen urtebeterako, eta ondo pasatu nuen. Gero Aurrerara joan nintzen, eta ostean Tudelanora. Azken horretan entrenamenduetara eta partiduetara joateko auto bat utzi zidaten. Valladoliden aurka debutatu nuen, eta Huescaren aurka lau gol sartu nituen; gol horiek salbatu egin gintuzten”. Eta hortxe amaitu zen bere ibilbidea, eta Ondarroara itzuli zen. “Banatzaile legez hasi nintzen (Paco rekadisti) lanean. Furgoneta bat erosi nuen; lan horretan sei furgoneta ere gastatu ditut”.

HONEKIN LOTUTA:

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend