Urtero modura, urtea agurtzeko San Silbestre lasterketa egingo dute herritarrek Lekeitioko kaleetan zehar. Oraingoan ere,
adin guztietako parte hartzaileentzat egongo da aringa-aringa egiteko aukera.
11:00etan hasiko dira lasterketak txikienen parte hartzeagaz, eta 16 urtetik aurrerakoak 12:15ean abiatuko dira kaleetan barrena.
Guztira
lau lasterketa prestatu dituzte, distantzia ezberdinekin, adin maila desberdinetako kirolarientzat. 0 urtetik 12ra arteko guztiek Abadeen moilaren hasieratik hasiko dute lasterketa, helmuga, berriz, plazan edukiko dute. 11:00ean irtengo dira
0-8 urte bitarteko korrikalari txikiak, eta 500 metro osatu beharko dituzte. 11:15ean
9-12 urte bitarteko umeek egingo dute aringa-aringa, 1.000 metroko ibilbidea eginez.
2017ko Lekeitioko San Silbestre lasterketa. Argazkia: Lekeitioko Udala
Horien atzetik, 11:30ean,
13-16 urte bitartekoek 2.900 metroko ibilbidea egingo dute Santa Katalinako jinjaukatik plazaraino. Azkenik,
16 urtetik gorakoek 7 kilometro osatu beharko dituzte, 12:15ean irtenda. Farola tik irten eta Kristo Portala eta Talatik igaroko dira lasterketa plazan amaitzeko.
Nagusiek
Herrikrosaren webgunean eman dezakete izena,
dohainik, abenduaren 31ko 11:00ak arte. Gazteek, berriz, egunean bertan eman ahalko dute izena, 10:00etatik aurrera Kontzijopean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez izen emotea lasterketa bakoitza hasi baino 60 minutu arinago itxiko da, eta dortsalak lasterketa aurretik hartu behar dira. “Dortsal barik ezin izango da helmugan sartu”, azaldu dute.