Denbora vs kantuak izenburua daroa Keu Agirretxearen lan barriak eta gaur, martitzena, aurkeztu du Donostiako FNAC-en. Disko bikoitza da eta CD-DVD formatoan kaleratu du Gaztelupeko Hotsak zigiluagaz. “Entseguekin hasita gaude eta laster emongo ditugu gure lehen kontzertuak disko barria aurkezteko”, iragarri du Agirretxeak. Formatu desberdinetan ariko dira zuzenekoak eskaintzen: bera bakarrik, bikotean Mikel Arakistain baxujoleagaz eta lehenengo bider talde osoagaz, Keu Agirretxea & Fignuh Experience izenpean.
1.000na euroko bederatzi sari emongo dituzte aurten, Errege Egunean 12:30ean Alamedan egingo den jende aurreko zozketan. Zatozte elkarteko dendetan erosteko bonoak izango dira, aurrekoetan legez, banatuko dituztenak. «Kanpoan hobea dagoelakoan ibili b...
Barikuan izango da eta kalejira, erromeria, argazki erraldoia eta gaueko duatloia egongo dira, besteak beste Herritarrekin batera ospatuko du Radixu Irratiko Izarren Gaua irratsaioak bere hirugarren urtemuga. «Saioa bera kalera atara nahi dugu, eta ja...
Ziortza-Bolibarko desanexioa dela-eta, aurten laugarrenez eman diote buelta herriari mediz. Herritik hasi eta Oiz igo eta jaitsi egin behar zuten. Bidea elurrez eta lainoz beteta zegoela jakinda be, asko izan ziren parte hartzera animatu zirenak. «Aur...
Gaur da Ziortza-Bolibarrek desanexioa lortu zueneko seigarren urteurrena.
Juanjo Elordi markinarraren ‘Gartxot’ bigarrena izan da argumentuzkoen arloko profesionalen artean
Miren Amuriza izan zen Zornotzako irabazlea 542 puntugaz eta Ibarrak 500,5 puntu lortu zituen
Pasa den asteburuan egin zen Bizkaiko Eskola Kiroleko Boulder Txapelketan 35 gaztetxok hartu zuten parte; tartean zortzi ondarrutarrek. 12 urtetik beherakoetan herrikoak nagusitu ziren, neska zein mutiletan. VI. Boulder Txapelketa Herrikoian, barriz, ...
Udal Kudeaketa Batzordeak pasa den irailean ipinitako helegitea atzera bota du horrenbestez. Ezingo da etxebizitzen plana gauzatu Alleriko paduran, harik eta gaiaren inguruan oraindik egin behar den epaiketa egin eta ebatzi arte. Bien bitartean, etenda geratuko da Alleriko Plan Berezia. Horrela ebatzi du, behin-betiko etena edo suspentsioa aginduta, EAEko Auzitegi Nagusiak. Atzo eman zuen sententzia. Modu horretan, atzera bota du auzitegiak pasa den irailean Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak Alleriko Planaren behin-behineko etenari ipini zion helegitea. Behin betiko etenaren aginduaren aurrean zer egingo duen galdetuta, oraingoz horretaz ezelako adierazpenik ez duela egingo emon zuen jakitera Kudeaketa Batzordeko buru Felix Aranbarrik atzo. Martxoan onartu zen Plana Alleriko Plan Bereziari behin betiko onespena aurtengo martxoan emon zion Udal Kudeaketa Batzordeak. 1993ko Arau Subsidiarioak oinarri modura hartuta, Plan Berezian Alleriko lurren hamabi hektarea hartu ziren kontuan. Hortik %12 beteko zuten etxebizitzek; bide, ekipamendu eta zerbitzuek %6, eta beste %82a hezegune eta berdeguneek. Guztira 480 etxebizitza egiteko egitasmoa aurreikusten du Planak; horietatik %88 babestuak (%66a tasatuak eta beste %22 babes ofizialekoak); eta beste %12 promozio librekoak. Plana onartzerakoan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun, Kultura eta Barne sailek diotena; Aldundiko Herrilan, Errepide eta Nekazaritza sailek agindutakoa eta Espainiako gobernuko Ingurumen Ministerioaren iradokizunak «kontuan hartzen zirela» baieztatu zuen [...]
Gazteak eta sexismoa. Hori da, orokorrean, Maitena Monroyk , gaur, 19:00etan, Guzur Etxean landuko duen gaia.
Zapatuan Kafe Antzokian 500 sarrera saldu ziren Esne Beltza taldearen kontzerturako. Beste hainbat pertsona geratu ziren kanpoan, sarrera barik. Bi orduko kontzertua eskaini zuten. Disko barria aurkezteagaz batera, saio akustikoa ere eskaini zuten publ...
Etxebarriko Udala bete-bete egin da kantu txapelketa entzuteko
Orain jabea den aholkularitzak ez du irtenbide argirik aurkitu eta lege konkurtsalaren epeak agortzen doaz Oraindik ez zaie iritsi langileei idatzizko jakinarazpena, baina baieztatu dute jada: Metec-Motric Mutrikuko guraize fabrika itxi egingo dute. 50 langilek osatzen dute lan taldea; ia guztiak dira mutrikuarrak. Euretako askok urte luzeak eman dute guraize lantegian. Bi Enplegu Erregulazio Espediente (ERE) aldi igaro ditu guraize lantegiak azken aldian; sei hilabetekoa lehena, eta ondoren haren luzapena, langileek eskatua. Lantegia lege administraritzaren pean dago, eta Lege Konkurtsalak ezartzen dituen epeak agortzen ari dira. Zubizarreta aholkularitzaren saiakera, irtenbiderik gabe Zubizarreta aholkularitza enpresak eskuratu zuen oraintsu Metec-Motric euro 1eko salneurri sinbolikoan. «Langileen aldetik bazegoen nahia merkatuaren azterketa egiteko, eta gure lan esparruan, material kirurjikoaren fabrikazioan, ia tarterik ba ote zegoen ikusteko», esan du LAB sindikatuko ordezkari Joxean Agirregomezkortak. Baina, antza denez, harrez gero atzerrian egindako prospekzioek ez dute erantzun baikorrik eman. «Zubizarretakoek egin duten azken proposamena izan da langileok uko egitea gure kalte ordainei eta langabezia sariei eta zain geratzea, zer edo zer sor zitekeela-eta. Baina hori ez zaigu iruditu onargarria inolako bermerik gabe», azaldu du langile batzordeko ordezkariak. Horrenbestez, Fogasaren bidez, lan egindako urte bakoitzeko hogei eguneko indemnizazioa eta bakoitzari dagokion langabezia saria jasoko dute. «EREari dagokion 180 [...]
Bar Puerto ikuskizuna 2001eko negu eta udabarrian eman zuten han eta hemen. Milurteko barriaren hastapenean, taula gaineko ikuskizun bat egitea bururatu zitzaion Kirmen Uribe idazleari. Ahozko historia, literatura, bideo lana eta musika hartuko zituen ...