Zaloaren aldeko txapelketak hamar talde batu ditu
Etxebarriko Udala bete-bete egin da kantu txapelketa entzuteko
Hamar taldek abestu zuten zapatuan lehiatu zen Zaloaren aldeko II. kantu txapelketan. Iaz baino maila hobea eta ikusle gehiago egon dira aurten.
Banakako bat, binakako bi eta zazpi taldeka. Halantxerik parte hartu zuten inguruetako abeslariek Zaloa Zenarruzabeitiaren aldeko kantu txapelketan. Partaide bakoitzak bina abesti kantatu zituen eta epaimahaiarentzat aukeraketa ez zen erreza izan. Etxebarriko koroan akordeoia jotzen zuen Kike Alberdiri, Xemein abesbatzako zuzendari ohi Itxaso Jaiori eta Miren Barrutia musika irakasle gizaburuagarrari tokatu zitzaien behar hori.
Sei talde irabazle
Banakako saria aurkeztu zen bakarrari eman zioten. Banba eta Anttonen abesti bat kantatu zituen Eñaut Gorosabelek gitarragaz lagunduta. Binakakoen sariak be parte hartu zuten bikote bientzat izan ziren. Horrela, Ane eta Janirek lortu zuten lehenengo saria eta Iraide eta Mirarik bigarrena. Taldekako sariak, bestalde, Naroa, Maria, Nahia eta Joanarentzat ¬lehenengoa¬, Etxebarriko neskentzat ¬bigarrena¬ eta Markinako Gazte Asanbladarentzat ¬hirugarrena¬ izan ziren.
Giro ederrean ospatu zen lehiaketa eta amaitzeko danek batera abestu eta irrintzia bota zuten «Zaloak entzuteko».