Irakaskuntzan zein kudeaketan euskararekiko duten tratamendua saritu diote Resurreccion maria Azkue Ikastolari. Joan den astean Donostiako Kursaal burututako ekitaldian jaso zuten saria Eusko Jaurlaritzaren eskutik. «Sari hau, 2009 urtean burutu zen k...
Odol ematea egongo da datorren zapatuan anbulategian
Udal musika eskolak azaroaren 18an, Zubi Zaharraren aurreko eskilaretan Musikalean ekitaldia eskainiko du, Santa Zeziliako ospakizunen hasiera modura. 17:30ean entsegua, 18:00etan irteera. Parte hartuko dute musika tailerreko 3-6 urteko ikasleek.
Bete-beteta dator hurrengo asteburua Kafe Antzokian. Honako saioak programatu dituzte: Azaroak 19, barikua, 23:00etan, gau elektronikoa. DJ Xuban Laiño, DJ Koldo Loira, DJ Stan Garac eta DJ Kuku. Sarrera, 5 euro. Azaroak 20, zapatua, 23:30ean, Lobo E...
Uxu Emakumeen taldearen enkarguari jaramon eginda, laugarren urtez, Ondarroako Traman&Brix taldeak antzezlana prestatu du, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna datorrela eta. Odol malkoak emanaldia eskainiko dute bariku honetan, azaroak 19, 21:00etan, Kafe Antzokian. Sarrera, doan. «Dokumental antzeztua» Ion Iñaki Artetxek idatzi du antzezlanaren gidoia. «Aurtengoa dokumental antzeztua izango dela esan daiteke. Emakumearen kontrako indarkeriaren zertzelada batzuk hartu eta zatietan antzeztuko dira». Ez dira eszena bigunak izango: «Batean emakume batek jasandako tratu txarren testigantza benetakoa ageri da; egunkaririk jasotakoa». Komunikabideen papera ere antzerkiaren beste ardatz bat izango da: «Egunero-egunero irakurtzen ditugu indarkeria matxistagaz lotutako albisteak, heriotzak…, askotan morboagaz landuta. Gehiegi legez agertzen dira horrelako albisteak, bestelako ezelako trataera barik, arazoaren konponbideaz hausnartzeko tarterik barik». Gerretan bortxaketa eta sexu indarkeria arma tresna modura erabiltzen dira, eta horri ere antzezpenera eroango dute Odol malkoak performance-aren beste zati batean. Eta… gizonek zer? Gizonezkoek gai honetaz zer pentsatzen duten ere agertuko da taula gainean, biren arteko elkarrizketaren bidez. Aurten ere dantza garaikidea uztartuko da aktoreen beharragaz oholtza gainean. Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak jardungo du mugimenduz eszenifikatzen Odol malkoak-en kontatzen dena. Traman&Brix taldeko zortzi aktoreek, Txo antzerki kolektiboko biek, Garazi Etxaburu dantzariak eta Josu Etxaburu artista gonbidatuak «gai gogor horren aurrean zer edo zer egin [...]