Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondartza berriro bere gain hartu eta konpontzeko eskaria egin diote Kostas-i

Mutrikuko Berdeak-Independienteak taldeak eta Mutriku Natur Taldeak egin dute eskari formala. Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako 246.932 metro koadroak berriro ere Itsas Ertzeko Eremu Publikora bueltatu eta bere gain hartzea eskatu diote Mutriku Natur Taldeak (MNT) eta Berdeak-Independienteak plataformak (B+I) Kostetako Zuzendaritzari. Gutun formala igorri berri diote, horretarako, Madrilgo zuzendaritza orokorrera. Kostas-en baldintzak ez dira bete Portu berriaren proiektua tarteko egin zuen metro koadro horien lagapena Kostas-ek. Lau baldintza ipini zizkion Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzari: olatuen indarrarekin energia sortzeko gunearen Ingurune Eraginaren Azterketa egitea, Mutrikuko hondartza berreskuratzea, dikea egiteko materialak harrobi legalizatuetatik ekartzea, eta obrako epeak betetzea. «Bost urte igaro dira eta baldintza horietako bat bera ere ez du bete Eusko Jaurlaritzak. Lehen guztiona zen eremu hori oso modu okerrean kudeatu dute, bai teknikoki eta bai administrazio aldetik», esan du Berdeak-Independienteak taldeko zinegotzi Iñigo Agirrek. «Ondorioak begien aurrean dauzkagu: 25 milioi euro diru publikotik gastatuta, bukatu gabeko obra bat, eta lehen hondartza zena esperpento bihurtua», gehitu du. Eusko Jaurlaritzak bere lege eta araudi propioak ez dituela bete salatu dute MNT-k eta B+I-k. «Energia sortzeko gunearen Ingurumen Eraginaren Azterketa ez da egin; egoera irregularrean dauden harrobietako materiala erabili dute dikerako; ur-ertza atzeratzea eragin du dikea eraikitzeko moduak, Burumendiko hondartza desagertaraziz eta ondoko [...]

Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2010/11/17

Mutrikuko Berdeak-Independienteak taldeak eta Mutriku Natur Taldeak egin dute eskari formala. Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako 246.932 metro koadroak berriro ere Itsas Ertzeko Eremu Publikora bueltatu eta bere gain hartzea eskatu diote Mutriku Natur Taldeak (MNT) eta Berdeak-Independienteak plataformak (B+I) Kostetako Zuzendaritzari. Gutun formala igorri berri diote, horretarako, Madrilgo zuzendaritza orokorrera.

Kostas-en baldintzak ez dira bete
Portu berriaren proiektua tarteko egin zuen metro koadro horien lagapena Kostas-ek. Lau baldintza ipini zizkion Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzari: olatuen indarrarekin energia sortzeko gunearen Ingurune Eraginaren Azterketa egitea, Mutrikuko hondartza berreskuratzea, dikea egiteko materialak harrobi legalizatuetatik ekartzea, eta obrako epeak betetzea.
«Bost urte igaro dira eta baldintza horietako bat bera ere ez du bete Eusko Jaurlaritzak. Lehen guztiona zen eremu hori oso modu okerrean kudeatu dute, bai teknikoki eta bai administrazio aldetik», esan du Berdeak-Independienteak taldeko zinegotzi Iñigo Agirrek. «Ondorioak begien aurrean dauzkagu: 25 milioi euro diru publikotik gastatuta, bukatu gabeko obra bat, eta lehen hondartza zena esperpento bihurtua», gehitu du.
Eusko Jaurlaritzak bere lege eta araudi propioak ez dituela bete salatu dute MNT-k eta B+I-k. «Energia sortzeko gunearen Ingurumen Eraginaren Azterketa ez da egin; egoera irregularrean dauden harrobietako materiala erabili dute dikerako; ur-ertza atzeratzea eragin du dikea eraikitzeko moduak, Burumendiko hondartza desagertaraziz eta ondoko maldak arriskuan ipiniz; eta azkenik, Kostetako Zuzendaritzak ipini zituen epeak ere ez dira bete, 2009ko apiriletik daude jada epea igarota, bai energia gunea eraikitzeko lanekin, bai hondartza berreskuratzearekin ere».
Sei uda hondartza gabe
Hondartza berreskuratzeko lanak hasi ere ez dira egin, eta hori ere salatu dute bi taldeek Kostetako Zuzendaritzari igorritako eskarian: «Sei uda daramatzagu hondartzarik gabe, eta jende pilaketa eta baldintza eskasetan; hurrengo uda horrela ez izatea nahi dugu».
Hori guztia kontuan hartuta, Kostetako Zuzendaritzari eskatu diote bere gain hartzea herriko hondartza eta Burumendikoa berreskuratzearen ardura, lan horren kostua Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzari kobratuz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon ia 7.000 etxebizitza huts daudela ondorioztatu du udalak ikerketa baten bidez

Kultura, Bizkaia

Niko Etxartek bi omenaldi kontzertu emango ditu azaroan

Ekonomia, Bizkaia

Migratzaileek eusten diete dendei Bilbon: hiru merkatari berritik bat atzerritarra da

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko industriak eutsi egin dio jarduerari, «merkatua hoztu den arren»

Euskal Herria, Bizkaia

Lamiakoko itsasadarraren azpiko errepidea egiteko dirua inguruko ikastetxeetara bideratzeko eskatu dute sindikatuek

Bizkaia, Euskal Herria

«Animaliekiko errespetua» sustatzen duen hiri bihurtu nahi dute Leioa

Euskal Herria, Bizkaia

Zinpeko epaimahai batek epaituko ditu Artxandako hilketaren harira auzipetutako bostak

Euskal Herria, Bizkaia

Eneritz Argintxonaren bi hiltzaileei 48 urteko kartzela zigorra ezarri diete

Ekonomia, Bizkaia

Bateriak eta eguzki panelak uztartzen dituen ontzigintza, Eusko Jaurlaritzak urratu nahi duen bidea

Mozoloak %73 murriztu dira Bizkaian azken hogei urteetan

Euskal Herria, Bizkaia

Urpekari baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan

Bizigiro, Bizkaia

Ondareari soinua dario

Euskal Herria, Bizkaia

Presoen alde «indarrik handiena egiteko garaia» dela nabarmendu dute Plentziako Itsas Martxan

Euskal Herria, Bizkaia

Sopelan hiri hezegune bat sortuko dute bioaniztasuna sustatzeko

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.