Ezker abertzaleak Lea-Artibaiko etorkizunari buruzko mahai ingurua egingo du barikuan Aulestin
Mutrikuko Institutuak sei formakuntza ikastaro emango ditu azaroaren 29tik maiatzera arte; ikasleen %40 langabeak izan daitezke. Hobetuz planaren barruan datoz ikastaroak, eta lanean dihardutenei, enplegu erregulazio espedientepean daudenei edo eta lan...
Mutrikuko Berdeak-Independienteak taldeak eta Mutriku Natur Taldeak egin dute eskari formala. Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako 246.932 metro koadroak berriro ere Itsas Ertzeko Eremu Publikora bueltatu eta bere gain hartzea eskatu diote Mutriku Natur Taldeak (MNT) eta Berdeak-Independienteak plataformak (B+I) Kostetako Zuzendaritzari. Gutun formala igorri berri diote, horretarako, Madrilgo zuzendaritza orokorrera. Kostas-en baldintzak ez dira bete Portu berriaren proiektua tarteko egin zuen metro koadro horien lagapena Kostas-ek. Lau baldintza ipini zizkion Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzari: olatuen indarrarekin energia sortzeko gunearen Ingurune Eraginaren Azterketa egitea, Mutrikuko hondartza berreskuratzea, dikea egiteko materialak harrobi legalizatuetatik ekartzea, eta obrako epeak betetzea. «Bost urte igaro dira eta baldintza horietako bat bera ere ez du bete Eusko Jaurlaritzak. Lehen guztiona zen eremu hori oso modu okerrean kudeatu dute, bai teknikoki eta bai administrazio aldetik», esan du Berdeak-Independienteak taldeko zinegotzi Iñigo Agirrek. «Ondorioak begien aurrean dauzkagu: 25 milioi euro diru publikotik gastatuta, bukatu gabeko obra bat, eta lehen hondartza zena esperpento bihurtua», gehitu du. Eusko Jaurlaritzak bere lege eta araudi propioak ez dituela bete salatu dute MNT-k eta B+I-k. «Energia sortzeko gunearen Ingurumen Eraginaren Azterketa ez da egin; egoera irregularrean dauden harrobietako materiala erabili dute dikerako; ur-ertza atzeratzea eragin du dikea eraikitzeko moduak, Burumendiko hondartza desagertaraziz eta ondoko [...]
Gizaburuagan ospatuko dute aurten Lea Ibarreko mankomunitateak antolatutzen duen umeen eguna
Ondarroako Kafe Antzokian joko dute zapatu honetan, azaroak 20, 22:30ean. Rikar Garagarza (ahotsa), Iñigo Gorritxategi (baxua), Jon Iturrino (gitarra) eta Enekoitz Andonegi (bateria) dira Laumono. 2000n hasi ziren jotzen; lehen garai hartan Egoitz And...