Ondarroako Hitza 2010-11-17 18:12:55
Naiara Garateri elkarrizketa
Berdintasun teknikaria izan arren, bihar, 19:00etan, bideo gelan, emango duen hitzaldian ez du rol hori beteko Naiara Garatek (Ondarroa, 1977). Feminista bezala agertuta, emakumeenganako indarkeriaren aurrean erakundeetatik egiten denaz eta herritarrek egin dezaketenaz ariko da.
Zer espero behar da zure hitzalditik?
Legeak emakumeenganako indarkeria kasuetan zer esaten duen ikusiko dugu. Erakundeek eskaintzen dituzten baliabideei buruz ere ariko naiz. Gainera, kanpotik gai horri ze bulkada eman ahal zaion ukitu nahiko nuke; herri mailan emakumeak zer egin dezakegun aztertu.
Emakumeek bakarrik?
Gizarteak egin beharreko gauza ugari daude, baina hitzaldian, emakumeei zuzenduko natzaie bereziki.
Zer da legeak dioena?
Momentuko legeak mugak ditu. Eraso bat emakumeenganako indarkeria bezala izendatzeko ondoko ezaugarriak bete behar ditu: erasotzailea bikotea edota bikotea ohia izan behar da, elkarbizitzan dagoena edota egon dena behar du izan, salaketa egotea beharrezkoa da, eraso fisikoak dira pisua dutenak… Eta, nire ustez, hori baino kasuistika zabalagoa hartu beharko luke bere baitan.
Esaterako?
Gau horretan ezagutu duzun norbaitek egindako erasoa, esaterako. Gaur egun legearen arabera, ez litzateke indarkeria legearen baitan kontuan hartua izango. Kode penalaren kontua izango litzateke.
ELKARRIZKETA OSOA PAPEREZKO EDIZIOAN