Egungo egoera politikoa eta hurrengo egitasmoak izango dituzte mintzagai batzarrean. Asteazkenean, 19:00etan, Zabiel kultur etxean izango da.
25 minutu eta 52 segundo behar izan zituen kanaerdikoa, 60 ontzako biak eta oinbiko bi enborrak ebakitzeko. Pasa den barikuan jokatu zen finala Donezteben (Nafarroa Garaia). Jexuxmari Lasa legorretarra geratu zen txapeldun, eta bigarren egin zuen Oihan Larretxea aizkolari beratar gazteak. Emaitza horri esker, gainera, Larretxea datorren denboraldian lehenengo bider ariko da maila nagusian. «Enbor oso gogorrak» Lortutako postuarekin «pozik» dago Ugaitz Mugerza: «Hasi baino lehen esanez gero hirugarren geratuko nintzela, orduantxe sinatuko nuen!». Baina egindako saioarekin eta denborarekin ez dago hain pozik. «Egia esan, guztion denborak ere ez dira onak final baterako. Izan ere, enborrak oso gogorrak zeuden», esan du Olatzeko aizkolari gazteak. Kontua da lan erdietan bigarren zihoala Mugerza, azkenean ere txapeldun geratu zen Lasarengandik 56 segundora. Azken korteetan, ordea, bigarren postua lortzeko borroka bizian zebilen Larretxeak aurrea hartu zion mutrikuarrari. Ugaitz Mugerzak bere aita Faustoren ordez jokatu du 2. mailako finala. Gerria minduta ibili da aita, eta horregatik egin dio uko finalean parte hartzeari. Semeak kanporaketan 7. postua lortu zuenez, berak hartu du Faustoren postua. Hurrengo lehietara begira dago Ugaitz Mugerza; «Urrezko Aizkoraren binakako txapelketa izango da hurrena, baina oraindik ez dakit ezer, norekin ariko naizen ez ezer», esan du. Aita Fausto, berriz, «hobeto, baina oraindik ere [...]
Eguraldi txarra zegoen iragarria eta halaxe egin zuen. Horrek ez zuen, ordea, Lea Ibarreko Umeen Eguna zapuztea lortu. Frontoia jai gune bihurtu zen, domekan. Bertan ziren tailerrak, baita puzgarriak eta bestelako jolasak ere. Umeek txaketa soinea...
Barikutik zapaturako goizaldean izan zen gertaera. Erasotzaileak taberna batean lagun batzuekin zegoen bikote ohia mehatxatu egin zuen. Ondoren emakumearen etxera joan zen, atea apurtu eta emakumea eraso zuen, joka. Emakumearekin lagun batzuk zeudenez ...
Ibilaldia 2011ren egitarau kulturalak beste hiru hitzordu dakartza asteburu honetarako Ondarroara. Batetik, zapatuan, azaroaren 27an, Esne Beltza taldearen kontzertua eta DZ disko jartzailearen emanaldia egongo dira Kafe Antzokian, 22:30etik aurrera. S...
Zapatuan, 20:00etan, Andra Mari elizan kontzertu berezia eskainiko dute Musika maite dute. Koralistak dira. Baina, ez bakarrik hori; emakumeak dira, ondarrutarrak, eta «barrikuntzetarako beti prest» daude, eta koral mailan etenbako formakuntzan daude. Unanue Kamara Korala osotzen dute, eta ospakizunekin datoz. Izan be, ikasturte honetan 20 urte betetzen ditu Unanuek, eta kontzertu berezi bategaz nahi dute herritarrekin batera ospatu. Errepertorio osoa, euskalduna Zapatu honetako kontzertuari Hitza doinuz dantzan izenburua ipini diote. «Kanta guztietan daude melodia eta hitza, eta oraingo honetan hitzetan nahi izan dugu erreparatu. Normalean kantuetan idazleak bigarren planoan geratzen dira, eta oraingoan buelta emon nahi izan diogu», azaldu du Estibalitz Arrizabalaga zuzendariak. Bestetik, zapaturako errepertorioa goitik behera euskalduna izatea nahi izan dute Unanue Kamara Koralekoek: idazleak eta musikariak, denak euskaldunak. Tartean, Ondarroako egileen hitzak eta musikak be badaude. Esate baterako, Leire Bilbaok idatzi eta Jabier Ituartek konposatutako Izarrak ortuan, bossa-nova aireko pieza eskainiko dute. Beste bat, Soinua koloretan, Joxemari Urteagak idatzitako hitzekin moldatu du Junkal Guerrero donostiarrak. Guztira bederatzi pieza eskainiko dituzte zapatuan, guztiak a capella, Izarrak ortuan izan ezik. «Kontzertuaren amaieran ezustekoa ere egongo da», esan dute. 20 urteak ospatzerakoan, koraleko kide den eta preso dagoen Urtza Alkorta be gogoan eduki dute. «Berak diseinatutako partitura moduko oihalak jantziko [...]
Gaur onartu du Ondarroako udalak 18 miloi pasako aurrekontua; azpiegituretan hiru miloiko inbertsioa egingo dute. Udalak gastu sozialean egindako inbertsioa nabarmendu nahi izan du.
BI-2405 errepidean autoa istripua egon zen, atzo, 09:55ean. Miloi jaisten Lekeitiora bidean zihoan autoa errepidetik atera eta buelta emanda gelditu zen errepidean. Hori dela eta, ertzaintzak errepidearen alde bat itxi behar izan zuen eta autoei txanda...
Barikutik zapaturako goizaldean bost zamarrontzi erre ziren Artabide kalean, Euskadiko Kutxaren parean. Horietatik lau kiskalita geratu ziren, eta beste bat zati batean erreta. Ondoko eraikineko fatxada keak belztuta geratu zen lehenengo solairuraino. ...