Ugaitz Mugerza hirugarren 2. mailako aizkora finalean
25 minutu eta 52 segundo behar izan zituen kanaerdikoa, 60 ontzako biak eta oinbiko bi enborrak ebakitzeko. Pasa den barikuan jokatu zen finala Donezteben (Nafarroa Garaia). Jexuxmari Lasa legorretarra geratu zen txapeldun, eta bigarren egin zuen Oihan Larretxea aizkolari beratar gazteak. Emaitza horri esker, gainera, Larretxea datorren denboraldian lehenengo bider ariko da maila nagusian. «Enbor oso gogorrak» Lortutako postuarekin «pozik» dago Ugaitz Mugerza: «Hasi baino lehen esanez gero hirugarren geratuko nintzela, orduantxe sinatuko nuen!». Baina egindako saioarekin eta denborarekin ez dago hain pozik. «Egia esan, guztion denborak ere ez dira onak final baterako. Izan ere, enborrak oso gogorrak zeuden», esan du Olatzeko aizkolari gazteak. Kontua da lan erdietan bigarren zihoala Mugerza, azkenean ere txapeldun geratu zen Lasarengandik 56 segundora. Azken korteetan, ordea, bigarren postua lortzeko borroka bizian zebilen Larretxeak aurrea hartu zion mutrikuarrari. Ugaitz Mugerzak bere aita Faustoren ordez jokatu du 2. mailako finala. Gerria minduta ibili da aita, eta horregatik egin dio uko finalean parte hartzeari. Semeak kanporaketan 7. postua lortu zuenez, berak hartu du Faustoren postua. Hurrengo lehietara begira dago Ugaitz Mugerza; «Urrezko Aizkoraren binakako txapelketa izango da hurrena, baina oraindik ez dakit ezer, norekin ariko naizen ez ezer», esan du. Aita Fausto, berriz, «hobeto, baina oraindik ere [...]
25 minutu eta 52 segundo behar izan zituen kanaerdikoa, 60 ontzako biak eta oinbiko bi enborrak ebakitzeko. Pasa den barikuan jokatu zen finala Donezteben (Nafarroa Garaia). Jexuxmari Lasa legorretarra geratu zen txapeldun, eta bigarren egin zuen Oihan Larretxea aizkolari beratar gazteak. Emaitza horri esker, gainera, Larretxea datorren denboraldian lehenengo bider ariko da maila nagusian.
«Enbor oso gogorrak»
Lortutako postuarekin «pozik» dago Ugaitz Mugerza: «Hasi baino lehen esanez gero hirugarren geratuko nintzela, orduantxe sinatuko nuen!». Baina egindako saioarekin eta denborarekin ez dago hain pozik. «Egia esan, guztion denborak ere ez dira onak final baterako. Izan ere, enborrak oso gogorrak zeuden», esan du Olatzeko aizkolari gazteak.
Kontua da lan erdietan bigarren zihoala Mugerza, azkenean ere txapeldun geratu zen Lasarengandik 56 segundora. Azken korteetan, ordea, bigarren postua lortzeko borroka bizian zebilen Larretxeak aurrea hartu zion mutrikuarrari.
Ugaitz Mugerzak bere aita Faustoren ordez jokatu du 2. mailako finala. Gerria minduta ibili da aita, eta horregatik egin dio uko finalean parte hartzeari. Semeak kanporaketan 7. postua lortu zuenez, berak hartu du Faustoren postua.
Hurrengo lehietara begira dago Ugaitz Mugerza; «Urrezko Aizkoraren binakako txapelketa izango da hurrena, baina oraindik ez dakit ezer, norekin ariko naizen ez ezer», esan du. Aita Fausto, berriz, «hobeto, baina oraindik ere aizkorari heldu gabe» dabil.