Desanexioaren oroigarria jarri dute Ziortza-Bolibarren
Ziortza-Bolibarko simon Bolibar enparantzan desanexio eguna gogora akertzen duen oroitarria jarri dute. Bertan egun pozgarria gogorarazteaz gain, "herritar denek elkarregaz egindako beharra" eskertzen da.
Desanexio egunean herriak bizi izandakoa gogoan izateko oroitarria jarri dute Simon Bolibar enparantzan. Sei urte beranduago, 2004ko azaroaren 30ean bizitakoa gogora ekarri du Jose Azpiazu alkateak. «Gernika-Lumon desanexioa onartu zutenean, txaloak izan ziren eta poz handia sentitu genuen herritar guztiok, eta izugarrizko giroa sortu zen denon artean». Oroitarrian askatasuna lortzeko herritar guztiek bat eginda egindako beharra eskertzen da