Ondarroako Hitza 2010-12-01 19:08:39
Norbait harritu daiteke 20 urtetik gorakoak direla esan, eta klasiko izena ondo irabazita daukatela esatean. Autoei buruz berbetan egonez gero, ostera, ondo baino hobeto ulertzen da. Auto klasiko horiek rally baten parte hartu behar dutela entzuteak, ostera be, harridura dakar. Baina halaxe da, edo halaxe izan da, behintzat, asteburuan, Berriatuan. Plaza bete auto klasiko elkarren kontra lehiatzeko prest. 75 auto eta beste horrenbeste gidari euren laguntzaileekin bakoitza bere probarako gertu. 25 urtetik gorakoek, errepidean zehar, irteera aurretik eskuratutako norabideei jarraituz joan beharra zeukaten. Zirkulazioaren parte izanda osatzen dute proba. Ondarroatik, Mutrikutik… pasatzen ziren bestela be pasako ziren autoen artean, eta batek baino gehiagok jiratu zuen burua auto berezien presentzia nabaritzean. 20 urtetik gorakoek, berriz, zirkuito itxian azeleragailuari sakatzea dute helburu. Euren mugen kontzientzia dute, eta muga arautuak be badituzte. Erregulartasun proban bataz beste 50 kilometroko abiaduran joan behar dute, zirkuito itxikoak, aldiz, bataz beste 70 kilometro ordukora heldu daitezke. Azken hauek be Berriatuan ez ezik, Ondarroan, Lekeition, Aulestin, Mutrikun be ibili ziren. Irteeran be ezberdin Irteera guztientzat gune berean zegoen, Berriatuko plazan. Rally baten irteera puntu arraroa. Ihes-hodien zarata, motorren burrunbara… rally baten osagai denak zituen. Irteera emotean, ordea, ez zegoen gurpil erre usainik ezta kirrinkarik. Lasai atara eta bakoitzak [...]
Norbait harritu daiteke 20 urtetik gorakoak direla esan, eta klasiko izena ondo irabazita daukatela esatean. Autoei buruz berbetan egonez gero, ostera, ondo baino hobeto ulertzen da.
Auto klasiko horiek rally baten parte hartu behar dutela entzuteak, ostera be, harridura dakar. Baina halaxe da, edo halaxe izan da, behintzat, asteburuan, Berriatuan.
Plaza bete auto klasiko elkarren kontra lehiatzeko prest. 75 auto eta beste horrenbeste gidari euren laguntzaileekin bakoitza bere probarako gertu.
25 urtetik gorakoek, errepidean zehar, irteera aurretik eskuratutako norabideei jarraituz joan beharra zeukaten. Zirkulazioaren parte izanda osatzen dute proba. Ondarroatik, Mutrikutik… pasatzen ziren bestela be pasako ziren autoen artean, eta batek baino gehiagok jiratu zuen burua auto berezien presentzia nabaritzean. 20 urtetik gorakoek, berriz, zirkuito itxian azeleragailuari sakatzea dute helburu. Euren mugen kontzientzia dute, eta muga arautuak be badituzte. Erregulartasun proban bataz beste 50 kilometroko abiaduran joan behar dute, zirkuito itxikoak, aldiz, bataz beste 70 kilometro ordukora heldu daitezke. Azken hauek be Berriatuan ez ezik, Ondarroan, Lekeition, Aulestin, Mutrikun be ibili ziren.
Irteeran be ezberdin
Irteera guztientzat gune berean zegoen, Berriatuko plazan. Rally baten irteera puntu arraroa.
Ihes-hodien zarata, motorren burrunbara… rally baten osagai denak zituen. Irteera emotean, ordea, ez zegoen gurpil erre usainik ezta kirrinkarik. Lasai atara eta bakoitzak berera jotzen zuen. Auto ederrak ikusten ziren, ondo baino hobeto zainduak. Eta gidarien artean denetarik, adin eta generoari dagokionean. Guztiek asmo bera buruan, epaileek irteera emon, eta aurrera!