Urruntze politika erakusten duen argazki erakusketa zabalduko dute bihar
'KM 0' izeneko erakusketagaz hasiko du Etxeratek urtarrilaren 8ra arteko kanpaina
Euskal preso politikoen egoera kalera atarako du Gabonetan Etxeratek. Gabonaldiko kanpaina azaroaren 13an Durangon egin zen agerraldiagaz hasi zuten.
Bizi osorako zigorrraren ezarpena bertan behera uzteko, gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenen berehalako askatasuna eskatzeko eta Euskal presoak Euskal Herriratu eta isolamendu egoerekin eten egin behar dutela esijitzeko mugituko dira senideak Gabonetan. Kanpaina azaroaren 13an hasi eta 2011ko urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestazio nazionalagaz amaituko da. Bitartean, hainbat ekitaldi burutuko dira herri askotan.
Lekeitiori dagokionez, barikuan hasiko dituzte ekitaldiak Barandiaran aretoan egongo den KM 0 izeneko erakusketagaz. Halan, abenduaren 8ra arte, urruntze eta sakabanaketa politikaren berri emango dute. Inauguratze ekitaldian, gainera, Gabonetako kanpainaren berri emango dute eta ondoren, kopaua egongo da. «Urratsa eman egin behar dugu, elkarlanean, Euskal preso politikoen defentsan jendarte osoak du zeresana, jendarte osoa baitago herren, haien eskubideak errespetatzen ez diren bitartean», esan dute.
Erakusketaren inaugurazioa 20:00etan egingo da bihar eta hurrengo bost egunetan 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.