XV. Briska Txapelketa antolatu dute Lea Ibarreko biztanleentzat
Lea Ibarreko biztanleentzat XV. Briska Txapelketa antolatu du Mankomunazgoak. Txapelketa domekan, Mendexan, izango da: 16:00etatik 17:00etara izena emateko aukera udaletxean; ostean, txapelketa hasiko da. Lehen lau postuentzat sariak egongo dira.
Lea Ibarreko Mankomunazgoak briska txapelketa antolatu du bost udalerrietako biztanleentzat. Aurtengoagaz, txapelketa antolatzen duten hamabosgarren aldia izango da.
Lea Ibarrekoa izatea da txapelketan parte hartzeko oinarrizko baldintza, eta izena hirunaka emon beharra dago. «Taldeko hiru kideetako bat Lea Ibarrekoa izateagaz nahiko da», argitu dute antolatzaileek.
Txapelketa domekan izango da, Mendexan. 16:00etatik 17:00etara emon beharko da izena, udaletxean, eta ostean, txapelketari hasiera emongo diote. Hirukoteko 15 euro ordaindu beharko dira.
Lehenengo hiru postuetan gelditzen direnentzako garaikurrak eta diru sariak egongo dira; laugarren gelditzen denak, diruagaz batera, txanpaina eskuratuko du: lehen hirukoteak 315 euro irabaziko ditu; bigarrenak, 180 euro; hirugarrenak, 135 euro eta laugarrenak, 75 euro.