Gaztelekua irekiko dute barikuan
Erreb@la Txikiñe 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da eta lehengo Eskola Txikiaren eraikinean kokatuko da. Bariku, zapatu eta domeketan egongo da abantean, 16:00etatik 21:00etara, bariku honetantxe hasita. Gabonetan be zabalik egongo dela ...
Erreb@la Txikiñe 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da eta lehengo Eskola Txikiaren eraikinean kokatuko da. Bariku, zapatu eta domeketan egongo da abantean, 16:00etatik 21:00etara, bariku honetantxe hasita. Gabonetan be zabalik egongo dela iragarri dute.
«Aterpe bat eskaintzeaz gain, hezitzaileak egongo dira bertan, gazteei euren gustuko jarduerak antolatu eta egiten laguntzeko», esan dute gaztelekuaren antolatzaileak. Antolakuntza alkarlanari esker eroan ahal izan dute aurrera; Udalagaz batera, hor izan dira BHI institutuko Abantin guraso elkartea, Zaldupe ikastetxe publikoko Hondar-Ahoa guraso elkartea, Txomin Agirre ikastetxeko Iparra guraso elkartea eta Zubi Zahar herri ikastola.
Beraz, umeentzako aisialdi ekitaldietarako helduegi, baina, akaso gaztetxera edo bestelako ekitaldi batzuetara jotzeko gazteegi diren ondarrutar neska-mutilek euren gustuko jarduerak egin eta lagun barriak egiteko be beste aukera bat edukiko dute aurrerantzean.