Malabare ikastaroagaz hasiko du gaztetxeak Gabonetako egitaraua
Asteburu honetan eta hurrengoan, zapatuan eta domekan, egun osoko malabare ikastaroa eskainiko dute gaztetxean. Ez dago aldez aurretik izena emon beharrik. Honegaz ipiniko du abantean Gabonetarako kultur egitaraua Ondarroako Gazte Asanbladak. Hauek iza...
Asteburu honetan eta hurrengoan, zapatuan eta domekan, egun osoko malabare ikastaroa eskainiko dute gaztetxean. Ez dago aldez aurretik izena emon beharrik.
Honegaz ipiniko du abantean Gabonetarako kultur egitaraua Ondarroako Gazte Asanbladak. Hauek izango dira hurrengo hitzorduak:
- Abenduak 15 eta 22, eguaztenak, 19:30, gaztetxean, IƱaki Santisoren bidaietako argazki emanaldiak.
- Abenduak 17, barikua, 22:00, gaztetxean, Checkpoint rock dokumentalaren emanaldia.
- Abenduak 25, zapatua, 17:00etan, gaztetxean, mus txapelketa.
- Abenduak 26, domeka, 20:00etan, gaztetxean, Munstroak antzerki lana.
- Abenduak 27, 28 eta 29, txotxongilo ikastaroa gaztetxean. Aldez aurretik izena emon behar da, gaztetxean bertan edo kastainerunean, bera baita ikastaroaren antolatzailea.
- Abenduak 30, eguena, Euskal Herrian Euskarazen 30. urtemugako jaia. 11:00etan bizikleta ezabaketa martxa KamiƱazpitik, 14:30ean bazkaria gaztetxean; gero, Mihiluze jokoa eta dokumentala. Gauean, kontzertua.
- Urtarrilak 1, zapatua, 10:00etan, mendi irteera.
- Urtarrilak 3, astelehena, 11:00etan, gitarra ikastaroa.