Negutegitik datozen euri uren azterketa ikusgai jarriko du Gizaburuagako Udalak
Gizaburuagako Udalak negutegietatik datorren erui uren kontura bi baserrigaz sortutako arazoa dela medio egindako azterketa jendaurrean jarri du. Interesatuek udaletxera jo dezakete azterketa ikustera abenduaren 23a bitartean.
Udalak abenduaren 9tik 23ra bitartean, idazkaritza orduetan, jendeaurrean jarriko du Gizaburuagako ibarrari buruzko txostena izeneko dokumentua. Bertan, Eguen-erdiko Barrenetxeren negutegietatik Eizaurre eta Eresatorre baserrietara ailegatzen diren euri uren «azal-azaleko azterketa» jasotzen dela azaldu du Udalak. «Baserri hauen eta beste herritar batzuen kezka edota zalantzak argitzea da asmoa»