Urteko batzarra egingo du Mendexako Goi Aldek zapatuan
Mendexako Goi Alde Elkarteak urteko batzarra egingo du zapatuan, 13:30ean. urteari errepasoa ematea eta urte berriko asmoak agertzea da bileraren asmoa. Ondoren rlkarteko bazkaria edukiko dute.
Urtea ixteko batzarrerako deia egin du Goi Alde Elkarteak. Zapatuan, 13:30ean, elkarteko lokalean batuko dira bazkidean bilerarako.
Helburu bikotza dauka zapatuko bilerak: alde batetik, urtean egindakoaren ebaluazioa egingo dute; eta beste alde batetik, zuzendaritza taldeak datorren urterako dituen asmoak agertuko dizkie bazkideei. «Gaur egun, 55 bazkidek osatzen dute elkartea, eta guztiei egiten diegu batzarrera etortzeko gonbitea», aitatu du elkarteko presidente Juan Miguel Txakartegik. «Behin batzarra amaituta, bazkideen urteko bazkaria egingo dugu». Bazkaria 14:30ak aldera hasiko dela aurreikusten dute eta elkarteko lokalean bertan egingo dute ere.