Zabor tasak %3ko igoera izango du datorren urtean Gizaburuagan
Gizaburuagako Udalak datorren urtean zabor tasa %3 igotzea erabaki du, baita trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ere.
Zabor bilketa tasak gora egingo du 2011. urtean. Igoera %3 ingurukoa izango da. Hala erabaki zuen udalbatzak joan den azaroaren 11an. Zabor bilketagaz batera, ibilgailuen zerga ere portzentaia berean garestituko da.