Ibon Iparragirre preso politikoak itxialdia hasi du
Sevilla II espetxeko euskal preso politikoek itxialdiari ekin diote. Bi egunez itxita egoten dira ziegetan eta hirugarrenean urteten dute patiora. Tartean dago Ibon Iparragirre ondarrutar presoa. Hamaika euskal preso politiko daude Sevilla II-n; orain ...
Sevilla II espetxeko euskal preso politikoek itxialdiari ekin diote. Bi egunez itxita egoten dira ziegetan eta hirugarrenean urteten dute patiora. Tartean dago Ibon Iparragirre ondarrutar presoa. Hamaika euskal preso politiko daude Sevilla II-n; orain arte isolamenduko moduluan eduki dituzte galerietan bosnaka eta seinaka banatuta. Orain dela hiru aste binaka ipini zituzten. Horietako hiru preso bereziki baldintza gogorrak dituen galeria batera eroan zituzten, lehen graduko preso sozialekin. Patioa oso oso txikia da, eta bizi baldintzak ere onartezinak direla esan dute bertan dauden presoek. Horregatik ekin diote itxialdiari.