Lebatzaren kuota Kantauri itsasoan %15 handitzea erabaki dute Europako arrantza ministroek
Gran Sol, Eskozia, Irlanda eta Bizkaiko Golkoko nazioarteko uretan mantendu egingo da 2010eko legatzaren kuota. Kontra iritzi asko zituen arren, Batzordearen proposamena aho batez onartu dute ministro guztiek. Hiru egun pasa dituzte bilduta Arrantza mi...
Gran Sol, Eskozia, Irlanda eta Bizkaiko Golkoko nazioarteko uretan mantendu egingo da 2010eko legatzaren kuota. Kontra iritzi asko zituen arren, Batzordearen proposamena aho batez onartu dute ministro guztiek. Hiru egun pasa dituzte bilduta Arrantza ministroek eta Europako Batzordeko ordezkariak. Maraia Damanaki Europako Arrantza komisarioak, hasierako proposamena xamurtu egin duten arren, zenbait “marra gorri” mantendu egin direla nabarmendu du, arrantza baliabideak babesteko. Xapoaren kuota %5 handitu dute Espainiak kontrolatzen dituen uretan, baina Eskoziako uretan aurtengo kuota mantenduko da. Kantauri Itsasoko antxoaren gainean ez dute eztabaidatu 2011ko uztailera arteko kuotak jada ezarrita daudelako.