1960ko eskualdea Amurizaren berbetan
Xabier Amurizak solasaldia emango du gaur Berriatuan, 'Olatu bat kuartelen gainetik' bere liburuan oinarrituta.
Xabier Amurizak Olatu bat kuartelen gainetik bere liburuan oinarritutako solasaldia eskainiko du, gaur, 19:30ean, bideo gelan. 60ko hamarkadan Lea-Artibain apaiz zegoeneko garaia da liburuaren oinarria. Bere bizitzako garai ederrenentakoa izatea aitortu izan du Amurizak. «Sasoi beroa, bizia, aldaketa handien sasoia. Francoren erregimena hortxe zegoen, baina herritarren aldetik, batik bat orduko gazteen aldetik, gogo handi bat zegoen gauzak aldatzeko», dio egileak.