Aldundiaren laguntzagaz erretaula eta behegaina konpondu dituzte Amoroton
Erretaula eta behengaina konpndu ondoren martxan berriro be Amorotoko San Martin eliza. Elizara doazenentzat berogailua be ipini dute eta jatorrizko sagrarioa atara eta altareko bere lekura itzuli dute.
San Martin elizako erretalau barriztu eta behegaina aldatu. Hori izan da denbora batez eliza ixtearen arrazoia.
Lurra lehen zegoenaren «ahalik eta antzerakoena» ipintzen saiatu dira; horretarako, akazia egurra erabili dute. Konponketa egin ahal izateko, Bizkaiko Aldundiaren laguntza eduki dute. «7.500 euro lortu ditugu Diputaziotik. Gainontzekoa elizak jarriko du», esan du Angel Sustaeta apaizak.
XVII. mendeko erretaula berriztatzeko, ostera, laguntza gehiago izan dute. Aldundiaz gain, Bizkaiko elizbarrutien museoaren laguntza izan dute. «%70 ordaindu dute bien artean».
Bestelako konponketak be egin dituzte. Bertaratzen direnak, batez be, neguan, «gustura egon ahal izateko», berogailuak jarri dituzte, eta jatorrizko sagrarioa berrezarri dute altarean. «Nik daraoadazan urte guztietan orain dagoenaren ordez jarritakoa egon da; baina jatorrizkoa ederragoa delakoan nago, eta bere lekuan behar luke egon». Eliza zarratuta egon den artean, mezak ludotekan egin dira. «Udalari esker ez dugu arazorik izan». Ama Birjina Egunetik, ostera, San Martin elizako ateak zabalik daude. «Mezak zapatuan 20:30ean eta domekan 12:00etan izaten dira».