Aransolo kalearen berrikuntzaren bigarren zatiari ekin diote
Aransolo kalean eta inguruetan bigarren faseari ekin diote. Irisgarritasuna hobetzea eta ingurua oinezkoen erabilerarako prestatzea dira obraren helburuak.
ransolo kalea zein inguruetan eragina duen obraren bigarren faseari ekin diote. Inguruaren irisgarritasuna hobetzea eta oinezkoentzako gune bihurtzea dira obraren helburu nagusiak.
Lehen fasean kalearen zati nagusia ¬frontoitik Zeharbide kaleraino¬ eraberritu zuten eta ibilgailuei plazarako sarrera zarratu zieten. Horregaz, plaza bera eta eraberritutako ingurua bat egitea lortu zuten, eta etxebizitzen arteko zati bat oinezkoentzat berreskuratzea.
Bigarren faseak 1.118,59 metro koadroko gunean izango du eragina. Irisgarritasun akatsak konpontzerako orduan, Aransolo inguruari lehentasuna eman dio Udalak. Izan be, herriaren erdigunean dago, eta irisgarritasun arazoei gaizki aparkatutako autoen arazoa gehitzen zaizkie.
Horrela, espaloiak konpontzeaz eta egokitzeaz gain, aparkalekuak ordenatuko dituzte. Oinezkoentzako berreskuratuko duten zatian zazpi aparkaleku geldituko dira, eta Zeharbide kalean beste zortzi aparkaleku egingo dituzte. Obraren bigarren zatian, zehazki, 199.983,03 euro inbertitu ditu Udalak.