Butano bonbonen banaketa ezak kexa asko eragin du egunotan
Lea-Artibaiko hainbat alkatek gaia mahai gainean eduki dute eskualdeko batzarrean Butano bonbonak pilatzen doaz azken egunotan Lea-Artibaiko hainbat lekutan. Kasu batzuetan hirugarren astea izan da hau butano banatzaileak pasatu barik igaro dutena. Neg...
Lea-Artibaiko hainbat alkatek gaia mahai gainean eduki dute eskualdeko batzarrean
Butano bonbonak pilatzen doaz azken egunotan Lea-Artibaiko hainbat lekutan. Kasu batzuetan hirugarren astea izan da hau butano banatzaileak pasatu barik igaro dutena. Negu gorrian, are eta kalte nabarmenagoa dakar butano banaketa arazoak.
Ondarroako Kontsumitzaileen Bulegoan hamar kexa baino gehiago jaso dituzte egun hauetan gaiari buruz, Udal Kudeaketa Batzordeak jakitera emon duenez. «Arazoaren aurrean ardura daukaten enpresek erakusten dauden atentzio falta» salatu dute.
Kontsumitzaileen Bulegoa Repsol butano enpresagaz eta Ume banaketa enpresagaz kontaktuan ipintzen ahalegin da; «baina haien erantzuna hutsaren hurrengoa izan da», esan dute. Repsolen deiak jaso bai, baina banatzaileek ez dute telefonorike hartzen, ezta jasotako mezuak erantzuten ere.
Eskualdeko alkateak gai hau eztabaidatzekoak ziren atzo arratsaldean zeukaten eskualdeko ohiko batzar batean, «irtenbidea emateko erabakiak hartzeko».