Komentuarekin zer egin erabakitzeko bigarren bilera egingo dute gaur
Santa Katalina komentuaren etorkizunerako proposamenak egitea helburu duen prozesuko bigarren bilera egingo dute gaur, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Bigarren bileraren helburua, herriko kultur egoera zein den zehaztea da; horretarako, zer dagoen eta...
Santa Katalina komentuaren etorkizunerako proposamenak egitea helburu duen prozesuko bigarren bilera egingo dute gaur, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Bigarren bileraren helburua, herriko kultur egoera zein den zehaztea da; horretarako, zer dagoen eta zer ez azaleratuko dute, eta, bide batez, dauden beharrak identifikatu.
Horretarako, bi lantaldetan banatuta ariko dira herritarrak. Alde batetik, kultur talde eta elkarteetako ordezkariak batuko dituzte; eta, beste alde batetik, zozketaz aukeratutako herritarrak. Joan ezin dutenek beste aukera bat dute ekarpenak helarazteko. Udalaren webgunean komentuaren prozesurako jarritako atala erabil dezakete. Horrela, www.mutriku.net helbidean sartu eta bertan aurkituko dute komentuko gairako lotura.