Munduko 77. geoparkea, izendatua
Deba, Mutriku eta Zumaiako alkateek euskal kostaldeko geoparkea europar sarean sartzea aitortzen duen ziurtagiria jaso zuten atzo, Guy Martitineren eskutik, Debako udaletxean egindako ekitaldian. Martini, besteak beste, Haute Provence frantziar geopark...
Deba, Mutriku eta Zumaiako alkateek euskal kostaldeko geoparkea europar sarean sartzea aitortzen duen ziurtagiria jaso zuten atzo, Guy Martitineren eskutik, Debako udaletxean egindako ekitaldian. Martini, besteak beste, Haute Provence frantziar geoparkeko zuzendari zientifikoa da. Hitza hartuta, bertoko geoparkearen garrantzi geologikoa zein kulturala azpimarratu zituen eta daukan potentziala nabarmendu. Hala ere, gogorarazi zuen ziurtagiri hau ez dela iraunkorra. «Lau urtero adituen bisita jasoko duzue; era horretan gestioaren kalitatea mantentzea lortzen da»