Olentzeroren antzerkiagaz hasiko dira Gabonetako jarduerak
Aurtengo jaietan be musika izango da Gabonetako protagonista, herriko taldeek alaituko dute kaleetako giroa
Gaur bertan hasiko dira Gabonetako jarduerak, Olentzero eta edade magikoa antzerkiagaz. Deabru beltzak taldearen ikuskizuna 18:30ean antzeztuko dute Barandiaran Aretoan.
Musikak be tarte garrantzitsua izango du aurtengo Gabonetan be. Halantxerik, marijesiak eta Gabon Kantak entzun ahalko dira herriko kaleetan astelehenetik eguenera bitartean. Ikastolako ikasleek irtengo dute kantuan astelehenean, martitzenean eta eguaztenean. Herriko kaleetan zehar abestuko dute asteleheneaneta eguaztenean, martitzenean, berriz udaletxeko eskilaretan ariko dira. Eguenean, ostera, Eskolako umeen txanda izango da. Goizean goiz zaharren egoitzara joango dira abestera eta eguerdi partean herrian zehar ibiliko dira kantuan: Eskolapean, Merkatu Plazan, Arranegin eta udaletxeko plazan.
Marijesiez gainera, Aittitta Makurra txarangaren kalejira, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira eta Lekitto Musika Bandaren kalejira eta kontzertua be ez dira faltako aurten be. 18an, 28an eta 31n irtengo dira kalera hurrenez hurren.