Presoen egoera aldatzeko urratsak eskatu dituzte senideek
2010 «urte oso gogorra izan da euskal presoentzako, eta senideentzako ere bai», Lea-Artibaiko Etxerat elkartean batzen diren familia eta lagunen esanetan; «funtsezko eskubideak txantaia politikoa egiteko darabiltzate», diote. Preso politikoen senideek «benetako arazoa eta denon arazoa» dela presoen eskubide eza nabarmendu dute. «Euskal Herrian aldaketa unean gaude, eta presoen egoera be aldatu egin behar da; euren eskubide guztien jabe izan behar dira», diote. Horretarako urratsak emotea «euskal gizarte osoaren zeregina da, eta ez bakarrik senideena» azaldu dute. Horregatik egin dute dei Gabonetako mobilizazioetan parte hartzera, eta urtarrilaren 8an «Bilbora urratsa denon artean» ematera. Honako mobilizazioak deitu dituzte Gabonetarako Lea-Artibain eta Mutrikun Gabon egunetan Presoen eskubideen aldeko Olentzeroren kalejirak. Hilaren 23an, Lekeition, 18:00etan udaletxe aurrean da hitzordua. Abenduaren 24an Mutrikun 18:00etan Zubixatik irtenda, moilan zehar, Goiko Plazaraino. Ondarroan, 19:00etan irtengo dute Augustin Zubikarai plazatik; Alamedan presoen Gabon gaueko mahaia ipiniko dute, eta Kale Kutzean amaituko da. Manifestazioak. Abenduaren 24an, 19:00etan, Lekeition eta Markina-Xemeinen manifestazioak egingo dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Erakusketa. Ondarroan, Udal Erakusketa Aretoan argazki erakusketa egongo da, hilaren 27tik urtarrilaren 2ra arte. Auto karabana. Abenduaren 26an, Jose Ramon Foruria, Foru gaixorik dagoen presoaren askatasuna eskatzeko eskualdeko auto karabanak urtengo du Markina-Xemeindik Basauriko kartzela aurreraino. 11:00etan, Zelaitik. Azken barikua Abenduaren [...]
2010 «urte oso gogorra izan da euskal presoentzako, eta senideentzako ere bai», Lea-Artibaiko Etxerat elkartean batzen diren familia eta lagunen esanetan; «funtsezko eskubideak txantaia politikoa egiteko darabiltzate», diote.
Preso politikoen senideek «benetako arazoa eta denon arazoa» dela presoen eskubide eza nabarmendu dute. «Euskal Herrian aldaketa unean gaude, eta presoen egoera be aldatu egin behar da; euren eskubide guztien jabe izan behar dira», diote. Horretarako urratsak emotea «euskal gizarte osoaren zeregina da, eta ez bakarrik senideena» azaldu dute. Horregatik egin dute dei Gabonetako mobilizazioetan parte hartzera, eta urtarrilaren 8an «Bilbora urratsa denon artean» ematera.
Honako mobilizazioak deitu dituzte Gabonetarako Lea-Artibain eta Mutrikun
Gabon egunetan
- Presoen eskubideen aldeko Olentzeroren kalejirak. Hilaren 23an, Lekeition, 18:00etan udaletxe aurrean da hitzordua. Abenduaren 24an Mutrikun 18:00etan Zubixatik irtenda, moilan zehar, Goiko Plazaraino. Ondarroan, 19:00etan irtengo dute Augustin Zubikarai plazatik; Alamedan presoen Gabon gaueko mahaia ipiniko dute, eta Kale Kutzean amaituko da.
- Manifestazioak. Abenduaren 24an, 19:00etan, Lekeition eta Markina-Xemeinen manifestazioak egingo dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta.
- Erakusketa. Ondarroan, Udal Erakusketa Aretoan argazki erakusketa egongo da, hilaren 27tik urtarrilaren 2ra arte.
- Auto karabana. Abenduaren 26an, Jose Ramon Foruria, Foru gaixorik dagoen presoaren askatasuna eskatzeko eskualdeko auto karabanak urtengo du Markina-Xemeindik Basauriko kartzela aurreraino. 11:00etan, Zelaitik.
Azken barikua
- Abenduaren 31n, urteko azken barikuan, elkarretaratzeak presoen eskubideen alde. Herririk herri, hauek dira deialdiak: Aulestin, 20:00etan; Lekeition 19:00etan Eskolapean; Markina-Xemeinen 19:30ean Karmengo Plazan; Munitibarren, 20:00etan, plazan; Mutrikun 19:00etan Goiko Plazatik abiatuko da giza katea, eta Ondarroan, 13:00etan Itsasaurren.