Arnorako mendi irteerarekin hasiko da urtea Mutrikun aurten ere
Hitzordua jarrita dago: Urte Berri Egunean, goizeko 9ak eta 12ak artean, Arnoko tontorrean. Burumendi mendi taldeak, urteroko modura, mutrikuarrak montxor mendizalea egitera gonbidatu ditu. Ez da faltako zer jan eta zer edan Arnoko puntan. Baina, noski...
Hitzordua jarrita dago: Urte Berri Egunean, goizeko 9ak eta 12ak artean, Arnoko tontorrean. Burumendi mendi taldeak, urteroko modura, mutrikuarrak montxor mendizalea egitera gonbidatu ditu. Ez da faltako zer jan eta zer edan Arnoko puntan. Baina, noski, hori horrela izan dadin, jenero hori guztia igo egin behar da gora. Horretarako, bezperan eta egunean bertan ere laguntasuna eskertuko dute Burumendikoek. “Horrez gain, aurten ez daukagunez Udalaren diru laguntzarik, jendearen borondatea ere eskertuko dugu, montxorra ordaintzeko”, esan dute.
230 bazkide
Buru-belarri dabiltza abenduan Burumendi taldekoak, 170 bat federaturen aseguruen tramiteak egiten. Baita datorren urterako bazkidetza txartelak ere. Guztira 230 bazkide inguru ditu Burumendik gaur egun. 2011rako egutegi bateratua ere prest daukate inguruko mendi taldeekin batera, eta urtarrilaren 22an egingo dute batzar nagusia, batzorde berria aurkezteko.