Berri Txarrak taldeak bi kontzertu emongo ditu azkenean Ondarroan
Urtarrilaren 7rako 500 sarrerak agortu dira, eta hori dela eta, hilaren 6an ere joko dute Kafe Antzokian Lehenengo bider gertatu da Ondarroako Kafe Antzokian, kontzertu baterako sarrera guztiak askoz arinago agortu, eta talde berak bigarren kontzertua ...
Urtarrilaren 7rako 500 sarrerak agortu dira, eta hori dela eta, hilaren 6an ere joko dute Kafe Antzokian
Lehenengo bider gertatu da Ondarroako Kafe Antzokian, kontzertu baterako sarrera guztiak askoz arinago agortu, eta talde berak bigarren kontzertua be emotea. Horrela izango da Berri Txarrak taldearen kasuan. Urtarrilaren 7rako aldez aurretik saltzen ipinitako 500 sarrerak jada agortuta daude pasa den asteburutik. Hori dela eta, Kafe Antzokiak bigarren kontzertua emotea hitzartu du taldekoekin: urtarrilaren 6an izango da, 22:30ean.
Ipini dituzte saltzen jada bigarren kontzertu horretarako sarrerak, 12 euroan, Kafe Antzokian bertan, Zurrumurru liburudendan, eta www.kafeantzokia.com webgunean. Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek azken lana, Payola, eta aurreko bost diskoetako kantak be eroango dituzte taula gainera.