Ongintzazko kontzertua eskainiko du Ainhoa Artetak Ispasterren
Elizako organua konpontzeko eta Saharako herritarrei laguntzeko. Horretara zuzenduko du Ispastergo Udalak Ainhoa Artetaren kontzertuagaz lortuko den dirua. Kontzertua hilaren 30ean, 20:00etan, izango da. Lehenegoz abestuko du Artetak bere aitak ondo ba...
Elizako organua konpontzeko eta Saharako herritarrei laguntzeko. Horretara zuzenduko du Ispastergo Udalak Ainhoa Artetaren kontzertuagaz lortuko den dirua.
Kontzertua hilaren 30ean, 20:00etan, izango da. Lehenegoz abestuko du Artetak bere aitak ondo baino hobeto ezagutzen duen elizan. Izan ere, Ispater du jaioterria eta kontzertuagaz konponduko den organua ere berak jotzen du.
Nueva Yorkeko Metropolitan antzokian (AEB), Londreseko Covent Gardenen (Ingalaterra) edota Veronako Arenan (Italia) abestu duen sopranoak ondo ezagutzen duen herria da Ispaster. Izan ere, familiagaz batzeko sarritan joan izan dela azaldu du herriko alkate Carlos Arrizubietak. «Ohikoena Gabonetan etortzea izatren da, egun berezi horiek familigaz pasatzera».
Sarrerak agortuta
Ainhoa Arteta kontzerturako sarrerak 15 euro balio zuten arren, guztiak agortu dira.
Sarrera gabe gelduitu direnek, kontzertua frontoia jarriko den pantaila erraldoiaren bidez jarraitzeko aukera edukiko dute edota norbere etxetik. Izan ere, ETBk kontzertua grabatu eta gabonetan emango du eta. ETBgaz batera, Danobat, BBK eta Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak babesten dute kontzertua.
Tolosarraren ahotsa duela hilabete batzuk Opera Garaikidea 2010 saria jaso duen Ruben Fernandez Agirre pianojolearen musika izango du lagun. Stenway markako isats-piano erabiliko du Fernandezek.