Arantza Ibarraren ‘Zigortzaileak’ filma estreinatu dute sare komertzialean
Donostiako Zinemaldian, Gijongoan eta Cuencakoan eman ondor, abenduaren 23an ailegatu zen zirkuitu komertzialetara Zigortzaileak, Arantza Ibarra ondarrutarrak Alfonso Arandiagaz batera zuzendu duen film luzea. Iruñeako Golem zineetan ipini zuten ordua...
Donostiako Zinemaldian, Gijongoan eta Cuencakoan eman ondor, abenduaren 23an ailegatu zen zirkuitu komertzialetara Zigortzaileak, Arantza Ibarra ondarrutarrak Alfonso Arandiagaz batera zuzendu duen film luzea. Iruñeako Golem zineetan ipini zuten orduan ikusgai. Bederatzi gaztetxo dira bullying-ari buruzko abenturazko komedia honetako protagonistak. Orain, urtarrilaren 5ean, estreinatuko dute Bilbon, Portugaleten, Barakaldon, Errenterian eta Gasteizen. Beranduago iritsiko da Donostiara eta Ondarroara bertara.