Magiak beteko ditu Gabonak Aulestin
Trukuen lilura izango da nagusi Aulestin abenduaren 28tik 30era bitartean, Trolebu Elkarteari esker. Iaz bezala, aurten ere, magia astea antolatu dute. Hiru magoren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute herritarrek: Tor, Eriz eta Toborro izango dira euren trukuekin gazte zein helduen ahoak zabalik ixtearen ardura edukiko dutenak. Hiru magoak euskaldunak dira. «Ez daude asko Euskal Herrian, baina ditugun heinean, haiengana jotzen dugu», azaldu dute Trolebu Elkartetik. Tor eta Eriz magoak iaz ere izan ziren herrian eta gustura utzi zituzten ikuskizunera bertaratuak. Hiru emanaldiak, 18:00etan, aretoran, izango dira. Bestalde, gazte asanbladatik ere bi ekintza antolatu dituzte. Hilaren 23an, Gabon kantak abestera aterako dira, eta ostean, afari merienda egingo dute. Hilaren 27tik 31ra, ostera, eskulan tailerrak egongo dira gaztetxean herritar guztientzat. Argirik barik ospatuko dituzte Gabonak Herriko hainbat elkarteri esker Gabonetan hainbat ekimen egongo dira herrian. Gabonetako argirik, ostera, ez da egongo. Aulestin sekula ere ez da Gabonetako argirik ipini, eta orain urte batzuk ohitura hori erabaki bihurtu zen, Eguzki talde ekologistak aurkeztutako mozio baten ildotik, argirik ez ipintzea erabaki zen eta. «Ikusten zen alperrikako gastua dela; ez daukala ezer onik, eta, aldiz, dakarren bakarra kaltea dela. Gainera, ekologistek esaten duten eran, argi-kutsadura eragiten du, eta energia gastatzen da», adierazi du Jon Bollar [...]
Trukuen lilura izango da nagusi Aulestin abenduaren 28tik 30era bitartean, Trolebu Elkarteari esker. Iaz bezala, aurten ere, magia astea antolatu dute.
Hiru magoren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute herritarrek: Tor, Eriz eta Toborro izango dira euren trukuekin gazte zein helduen ahoak zabalik ixtearen ardura edukiko dutenak.
Hiru magoak euskaldunak dira. «Ez daude asko Euskal Herrian, baina ditugun heinean, haiengana jotzen dugu», azaldu dute Trolebu Elkartetik.
Tor eta Eriz magoak iaz ere izan ziren herrian eta gustura utzi zituzten ikuskizunera bertaratuak. Hiru emanaldiak, 18:00etan, aretoran, izango dira.
Bestalde, gazte asanbladatik ere bi ekintza antolatu dituzte. Hilaren 23an, Gabon kantak abestera aterako dira, eta ostean, afari merienda egingo dute. Hilaren 27tik 31ra, ostera, eskulan tailerrak egongo dira gaztetxean herritar guztientzat.
Argirik barik ospatuko dituzte Gabonak
Herriko hainbat elkarteri esker Gabonetan hainbat ekimen egongo dira herrian. Gabonetako argirik, ostera, ez da egongo.
Aulestin sekula ere ez da Gabonetako argirik ipini, eta orain urte batzuk ohitura hori erabaki bihurtu zen, Eguzki talde ekologistak aurkeztutako mozio baten ildotik, argirik ez ipintzea erabaki zen eta. «Ikusten zen alperrikako gastua dela; ez daukala ezer onik, eta, aldiz, dakarren bakarra kaltea dela. Gainera, ekologistek esaten duten eran, argi-kutsadura eragiten du, eta energia gastatzen da», adierazi du Jon Bollar Aulestiko alkateak.