Musikari lotutako arima librea
Ezagutzen zutenek ez dute berehala ahaztuko Manuel Maguregi, Manolo. Ez zuen edonolako umorea: beti aurrera egiteko prest, beti gogor, beti adoretsu. Ofizioz iturgina zen arren, trikitiak betetzen zuen haren bihotza. Olatzko erromerian (Mutriku) trikit...
Ezagutzen zutenek ez dute berehala ahaztuko Manuel Maguregi, Manolo. Ez zuen edonolako umorea: beti aurrera egiteko prest, beti gogor, beti adoretsu.
Ofizioz iturgina zen arren, trikitiak betetzen zuen haren bihotza. Olatzko erromerian (Mutriku) trikitiari eragiten zionari begira liluratuta gelditu zen txikitan, eta 16 urtegaz bere lehen trikitia erosi zuen. Belarriz ikasten duen horietakoa zen. Arrate irratitik grabatutako abestiak errepikatuz ikasten zituen eta bazterrak alaitzeko erabili. Istripu batek aulkian jarri arren, arima librekoa zen eta musikan topatzen zuen behar zuen dena. Gaur, 17:00etan, Amorotoko frontoian, behar bezalako agurra emango diote Oletako soinujoleari.