Urtea KKtzan amaituko dute bizikleta zaleek
II. Mendi bizikleta jaia egingo dute Ondarroan, Gabon Zahar goizean, dortsalik barik, baina umorez butxu Ohiko idazkeratik lizentzia hartuta, Ondarroako II. KKtzan Mendi Bizikleta Jaiaren kartelaren zati txiki bat baino ez da hau: «Listo baza hotzak b...
II. Mendi bizikleta jaia egingo dute Ondarroan, Gabon Zahar goizean, dortsalik barik, baina umorez butxu
Ohiko idazkeratik lizentzia hartuta, Ondarroako II. KKtzan Mendi Bizikleta Jaiaren kartelaren zati txiki bat baino ez da hau: «Listo baza hotzak belarrixak arrankateko, eztarriko txiliñe baziaz zikintzeko, Intxaurrondon baño egur gexa hartzeko da etxea allatakun eztakazule 18 urte entzuteko ostabe, hamen dakazu dorsala zeure zaiñ. Berba etxeko era bat da, ezta dorsalik». Iazko esperientzia kontuan hartuta, «Rikardo galdu eizan da ondiokan ezta agertu», aurten «Asier Indixuai segi engotzau danok. Berak baki bidi», diote antolatzaileek. Interneten makina bat buelta emon du aurten be KKtzan kartelak. Baina, saretik basatzara salto eginda, hitzordua hor ipini dute aurten be: abenduaren 31n, «Llamera pleis, nain oklok in de mornin».