Bide Onera zine aretoa barriro be abantean dago. Aurrerantzean zine areto digitala izango da, eta hiru dimentsiotako filmak be emongo dituzte bertan. Aurreko asteburuan hasi dira martxan, Los Viajes de Gulliver eskainita, eta arduradunak «oso pozik» daude, ikusleek emondako erantzunagaz. Soinu sistema barria Bide Onera zinearen eraikinean ez dute obrarik egin, baina bai instalazio elektriko eta elektronikoetan: «Eraikinaren beraren egitura oso ona da; orain egin duguna da aurpegi garbiketa, eta proiekzio sistema barria ipini. Aurrerantzean sistema digitala izango da, eta soinu sistema be barriztu egin dugu. Soinu kalitate oso ona lortu da», azaldu du Jose Antonio Arantzamendik. Orain erretiroa hartuta dagoen arren, berak eroan du Bide Onera zine aretoaren ardura joan den 45 urtean. Orain erreleboa Iker Lakak hartuko du. Aretoa, lehengo moduan, Ortiz kontserba lantegiaren jabeena da; aita zenak eraiki zuen, eta orain bere ondorengoena da jabetza. Filmak estreinatu ahala ekarri ahal izango dituzte orain, beraz, Ondarroara. «Lehengo sistemagaz igoal bi hilabete beranduago ailegatzen ziren hona pelikulak, eta ordurako jendeak Internetetik jaitsita edo bertsio piratan erosita zeuzkan; orain egin barriak diren filmak eskaini ahal izango ditugu», azaldu dute Lakak eta Arantzamendik. Gainera, zine aretoaren sarreran krispetak eta freskagarriak erosi ahal izango dira. «Oraingo ume eta gazteek ohitura handia daukate [...]
Mutrikuko ezker abertzaleak herri batzarra deitu du hilaren 4rako, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Hurrengo udal hauteskundeei begirako Herri Programa prestatze aldera, lehenengo herriaren diagnosia egin nahi dute, eta horretarako, herritar eta talde ...
Kalean dago jada Ondarroako urtekaria. Izana ez du aldatu, Ondarroako Historia Zaleak elkarteak egin baitu, azken hamar urteotan egin legez, baina bai izena: Hondarroa izango da aurrerantzean. «XVII. mendera arteko agirietan herriaren izena era bietara idatzita agertzen da, H-agaz askotan», azaldu dute OHZkoek. Baina, izen aldaketa horren zergatia azaltzerakoan, urtekariaren inguruan gertaturiko aldaketa baten barri emon du Historia Zaleen elkarteak: «Aurrerantzean urtekariaren lege gordailuaren jabetza OHZ elkartearena izango da, eta ez Udalarena, orain arteko moduan». Edukinetan, halan be, «betiko lan ildoekin eta betiko filosofiagaz» jarraituko dutela azaldu dute. «Ondarroa aldizkariaren zuzendaritza ez galtzearren» Urtekariaren sarreran bertan azaldu dituzte OHZko kideek produktu honen lege gordailua bereganatzeko eduki dituzten arrazoiak. 2001ean berreskuratu zuen elkarteak, aurretik Augustin Zubikarai idazle zenak hasitako bidea, Ondarroa urtekaria barriro argitaratuz. 2002an Udalagaz sinatu zuten hitzarmena, urtekariaren argitalpenerako diru laguntza lotzeko. 2005ean udal ordezkariek hitzarmena ez luzatzeko erabakia hartu zuten. «Harrez gero, aldizkariaren finantzazioa beti egon da kolokan», OHZkoek azaldu dutenez. 2007an inprenta eta maketazio gastuak Udalak ordaindu zituen, «baina 2008an Udalak faktura horiek itzuli egin zituen, 3.500 euroko diru galera eraginez aldizkariaren inguruan». Azkenik, iaz, 800 euroko diru laguntza jasotzeko, soberako aleak turismo bulegoan lagatzeko derrigortasuna eman zien Udalak. Urte horietan guztietan, halan be, Ondarroa urtekariaren jabea [...]
Saihesbidearen ibilbidea eta Lekeitio bitarteko espaloia osatzeko falta den zatia desjabetzeko urgentziazko prozedura onartu du Lekeitioko Udalak
Ekoargazki Lehiaketako sariak banatu dituzte
Beste sari bat ekarri dute Sagarmiña baserrikoek, euren frutengatik. Oraingo honetan, Elgoibarko Gabon Zahar azokako sari nagusia izan da. Olabarrieta auzoko baserrian 29 sagar mota ekoizten dituzte, 15 madari mota; baita laranjak, limoiak eta kiwiak ...