Etxebarriarentzat saria
Iker Etxebarriak irabazi du Lea Ibarreko egutegi lehiaketa. Hori dela eta, Gizaburuagan bizi den lekeitiarraren argazkia izango da 2011. urtean bost herri biltzen dituen mankomunazgoak atera duen egutegian ipiniko duten argazkia. Mankomunazgotik aurten aureztutako lanen maila nabarmendu nahi izan dute. Erabakia kultur batzordearen esku egon dela azaldu dute, eta bide batez, lanen kalitatea dela-eta, aitatutako batzordea «oso pozik» egotea azpimarratu dute. «Guztira 16 lan jaso ditugu aurten eta gero eta politagoak direla esan beharra daukagu». Erabakia hartzeko orduan «lan zaila» izan dutela ere adierazi nahi izan dute. «Azkenean, Iker Etxebarria Urkaregiren argazkia aukeratu genuen, eta 2011ko egutegian azaltzeagaz batera, 500 euroko saria ere jasoko du». Argazki baten, asko Etxebarriaren argazkia hainbat argazkigaz osatutako collage baten itxurako lana da. Lanean agertzen diren irudi guztiak Etxebarriarenak dira. Argzkiekin egindako muntaia da Etxebarriaren lana. Gainera, ez da irudi bat baino gehiagoko lana saritzen duten lehen aldia. Etxebarriak zuri beltzean aurkeztu zuen bere lana, eta azken irudia osatzeko aukeratutako argazki denak Lea Ibarreko herrietan ateratakoak dira. «Lehengo ohiturei buruzko zerbait egin nahi nuen» Iaz ere aukeratu zen Iker Etxebarria Urkaregi (Lekeitio, 1982) bost herrietako bizilagunen lanak batzen dituen argazki lehiaketan. Aurten, berea izan da onena. Argazkilaritza gustuko al duzu? Ibilltzen naiz apurtxo bat, bai. [...]
Iker Etxebarriak irabazi du Lea Ibarreko egutegi lehiaketa. Hori dela eta, Gizaburuagan bizi den lekeitiarraren argazkia izango da 2011. urtean bost herri biltzen dituen mankomunazgoak atera duen egutegian ipiniko duten argazkia.
Mankomunazgotik aurten aureztutako lanen maila nabarmendu nahi izan dute. Erabakia kultur batzordearen esku egon dela azaldu dute, eta bide batez, lanen kalitatea dela-eta, aitatutako batzordea «oso pozik» egotea azpimarratu dute. «Guztira 16 lan jaso ditugu aurten eta gero eta politagoak direla esan beharra daukagu».
Erabakia hartzeko orduan «lan zaila» izan dutela ere adierazi nahi izan dute. «Azkenean, Iker Etxebarria Urkaregiren argazkia aukeratu genuen, eta 2011ko egutegian azaltzeagaz batera, 500 euroko saria ere jasoko du».
Argazki baten, asko
Etxebarriaren argazkia hainbat argazkigaz osatutako collage baten itxurako lana da. Lanean agertzen diren irudi guztiak Etxebarriarenak dira.
Argzkiekin egindako muntaia da Etxebarriaren lana. Gainera, ez da irudi bat baino gehiagoko lana saritzen duten lehen aldia. Etxebarriak zuri beltzean aurkeztu zuen bere lana, eta azken irudia osatzeko aukeratutako argazki denak Lea Ibarreko herrietan ateratakoak dira.
«Lehengo ohiturei buruzko zerbait egin nahi nuen»
Iaz ere aukeratu zen Iker Etxebarria Urkaregi (Lekeitio, 1982) bost herrietako bizilagunen lanak batzen dituen argazki lehiaketan. Aurten, berea izan da onena.
Argazkilaritza gustuko al duzu?
Ibilltzen naiz apurtxo bat, bai.
Irudi irabazleak badu berezitasunik?
Karretedun kamaragaz ataratako argazkiak dira eta etxean errebelatutakoak.
Karrretedun kameragaz eta eskuz?
Horrela arituta emaitzak beste ukitu bat dutela uste dut. Gainera, argazkia errebelatu arte ez dakizu zelakoa den ere, eta horrek bere lilura dauka.
Goitik behera zeuk egina, orduan.
Hala da bai, atera, errebelatu, argazkiak aukeratu eta muntaia egin. Lehengo ohiturei buruzkozerbait egin nahi nuen eta, aurten, Lea Ibarrean bertan ateratako argazkiekin jokatu dut.
Asko kosta al zitzaizun lehiaketarako lana prestatzea?
Muntaia izan da gehien kosta zaidana. Karreteagaz digitalagaz baino argazki gutxiagoa ateratzen direnez, aukeraketa xamurragoa izan zen.
Espero al zenuen irabaztea?
Aurkeztu asmo horrekin egiten zara, baina iaz ere hala egin nuen eta beste batek eroan zuen saria.
Datorren urtean, berriz?
Asmo hori daukat, bai.