2008ko martxoan denboraleak apurtu zuen itsasontzien Karroko teilatua konpontzeko lanak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. 155.800 euroko aurrekontua dauka konponketak, eta obrak hasi ondoren bi hilabeteko epea ...
Xarma rock taldeak be Ondarroako Kafe Antzokian joko du eguenean, hilak 6, Berri Txarrak taldearen lehenengo kontzertu egunean. Barikuan, berriz, Berri Txarrak bakarrik ariko da. Oraindik orain hilaren 6ko kontzerturako sarrerak eskuratu daitezke; bari...
Iker Etxebarriak irabazi du Lea Ibarreko egutegi lehiaketa. Hori dela eta, Gizaburuagan bizi den lekeitiarraren argazkia izango da 2011. urtean bost herri biltzen dituen mankomunazgoak atera duen egutegian ipiniko duten argazkia. Mankomunazgotik aurten aureztutako lanen maila nabarmendu nahi izan dute. Erabakia kultur batzordearen esku egon dela azaldu dute, eta bide batez, lanen kalitatea dela-eta, aitatutako batzordea «oso pozik» egotea azpimarratu dute. «Guztira 16 lan jaso ditugu aurten eta gero eta politagoak direla esan beharra daukagu». Erabakia hartzeko orduan «lan zaila» izan dutela ere adierazi nahi izan dute. «Azkenean, Iker Etxebarria Urkaregiren argazkia aukeratu genuen, eta 2011ko egutegian azaltzeagaz batera, 500 euroko saria ere jasoko du». Argazki baten, asko Etxebarriaren argazkia hainbat argazkigaz osatutako collage baten itxurako lana da. Lanean agertzen diren irudi guztiak Etxebarriarenak dira. Argzkiekin egindako muntaia da Etxebarriaren lana. Gainera, ez da irudi bat baino gehiagoko lana saritzen duten lehen aldia. Etxebarriak zuri beltzean aurkeztu zuen bere lana, eta azken irudia osatzeko aukeratutako argazki denak Lea Ibarreko herrietan ateratakoak dira. «Lehengo ohiturei buruzko zerbait egin nahi nuen» Iaz ere aukeratu zen Iker Etxebarria Urkaregi (Lekeitio, 1982) bost herrietako bizilagunen lanak batzen dituen argazki lehiaketan. Aurten, berea izan da onena. Argazkilaritza gustuko al duzu? Ibilltzen naiz apurtxo bat, bai. [...]
Arnoko gurutzean zein aterpean 300dik gora lagun bildu ziren urte berriari hasiera emateko. Urteekin sendotzen doan ohitura da Arnora urte berri egunez igotzea. Burumendi Mendi Taldeak, ohi duenez, txorixoa eta salda banatu zituen. «Aurten 307 txorizo...
Mijoa industrialdearen zabalpenerako lurrak desjabetza bidez eskuratuko dituzte. Mutrikuko Udalak azaroko Osoko Bilkuran onartu zuen desjabetzarako tramitazioari ekitea. Lurren okupaziorako behin-behineko aktak hilabete honen barruan sinatuko direla jakinarazi du Deba Beheko Industrialdeak, eta behin betikoak, berriz, martxo aldera sinatuko direla aurreikusten dute. Deba Beheko Industrialdea da, hain zuzen, Mijoa industrialdearen kudeaketaz arduratzen den entitatea. Apirilean obrak hastekotan Mijoa handitzeko proiektuari ekiteko, apirilean hasiko dira lurren mugimenduarekin, industrialdetik azaldu dutenez. «Bederatzi hilabete inguru luzatuko dira lanak, eta gure itxaropena da 2012ko udaberrian bukatzea», esan du Deba Beheko Industrialdeko kudeatzaile Fermin Oruek. Mijoa II-k 49.543 metro koadro hartuko ditu, hiru unitatetan banatuta. Orain lehenengo faseari ekingo diote: 14.268 metro koadro. Horietatik 3.974 dira okupatuko diren metroak, orubean; eraikigarriak 5.166 izango dira, pabilioien solairu banaketa kontuan hartuta. Bederatzi pabilioi izango dira eraikiko dituztenak: horietatik zazpi 360 metrokoak izango dira, eta beste biak 607koak. Deba Beheko Industrialdetik azaldu dutenez, hamar bat enpresak erakutsi dute interesa pabilioi berri horietan aldez aurretik. «Iraila aldera zehaztuko dizkiegu prezioak», azaldu du Oruek. Desjabetzari buruzko iritzi kontrajarriak Iritzi guztiz ezberdinak agertu dituzte Mijoa inguruko lurren jabeek eta Deba Beheko Industrialdeak lurrak desjabetza bidez eskuratzearen inguruan. Industrialdeko ordezkariaren esanetan, «espropiazioa egingo da, bestela proiektu guztiz bideraezina izango litzatekeelako; desjabetza eginda [...]
Ainhoa Artetari herriak egindako omenaldia. Hori zen hasiera baten sopranoari Gabonetarako eginiko proposamenaren helburua. «Bera herrian abesteko gertu agertu zen, beti. Guk berari eta berak guri eginiko omenaldia izan zela esan daiteke», aitatu dut...