Mijoa industrialdea handitzeko lurren desjabetza egingo dute
Mijoa industrialdearen zabalpenerako lurrak desjabetza bidez eskuratuko dituzte. Mutrikuko Udalak azaroko Osoko Bilkuran onartu zuen desjabetzarako tramitazioari ekitea. Lurren okupaziorako behin-behineko aktak hilabete honen barruan sinatuko direla jakinarazi du Deba Beheko Industrialdeak, eta behin betikoak, berriz, martxo aldera sinatuko direla aurreikusten dute. Deba Beheko Industrialdea da, hain zuzen, Mijoa industrialdearen kudeaketaz arduratzen den entitatea. Apirilean obrak hastekotan Mijoa handitzeko proiektuari ekiteko, apirilean hasiko dira lurren mugimenduarekin, industrialdetik azaldu dutenez. «Bederatzi hilabete inguru luzatuko dira lanak, eta gure itxaropena da 2012ko udaberrian bukatzea», esan du Deba Beheko Industrialdeko kudeatzaile Fermin Oruek. Mijoa II-k 49.543 metro koadro hartuko ditu, hiru unitatetan banatuta. Orain lehenengo faseari ekingo diote: 14.268 metro koadro. Horietatik 3.974 dira okupatuko diren metroak, orubean; eraikigarriak 5.166 izango dira, pabilioien solairu banaketa kontuan hartuta. Bederatzi pabilioi izango dira eraikiko dituztenak: horietatik zazpi 360 metrokoak izango dira, eta beste biak 607koak. Deba Beheko Industrialdetik azaldu dutenez, hamar bat enpresak erakutsi dute interesa pabilioi berri horietan aldez aurretik. «Iraila aldera zehaztuko dizkiegu prezioak», azaldu du Oruek. Desjabetzari buruzko iritzi kontrajarriak Iritzi guztiz ezberdinak agertu dituzte Mijoa inguruko lurren jabeek eta Deba Beheko Industrialdeak lurrak desjabetza bidez eskuratzearen inguruan. Industrialdeko ordezkariaren esanetan, «espropiazioa egingo da, bestela proiektu guztiz bideraezina izango litzatekeelako; desjabetza eginda [...]
Mijoa industrialdearen zabalpenerako lurrak desjabetza bidez eskuratuko dituzte. Mutrikuko Udalak azaroko Osoko Bilkuran onartu zuen desjabetzarako tramitazioari ekitea. Lurren okupaziorako behin-behineko aktak hilabete honen barruan sinatuko direla jakinarazi du Deba Beheko Industrialdeak, eta behin betikoak, berriz, martxo aldera sinatuko direla aurreikusten dute. Deba Beheko Industrialdea da, hain zuzen, Mijoa industrialdearen kudeaketaz arduratzen den entitatea.
Apirilean obrak hastekotan
Mijoa handitzeko proiektuari ekiteko, apirilean hasiko dira lurren mugimenduarekin, industrialdetik azaldu dutenez. «Bederatzi hilabete inguru luzatuko dira lanak, eta gure itxaropena da 2012ko udaberrian bukatzea», esan du Deba Beheko Industrialdeko kudeatzaile Fermin Oruek.
Mijoa II-k 49.543 metro koadro hartuko ditu, hiru unitatetan banatuta. Orain lehenengo faseari ekingo diote: 14.268 metro koadro. Horietatik 3.974 dira okupatuko diren metroak, orubean; eraikigarriak 5.166 izango dira, pabilioien solairu banaketa kontuan hartuta. Bederatzi pabilioi izango dira eraikiko dituztenak: horietatik zazpi 360 metrokoak izango dira, eta beste biak 607koak.
Deba Beheko Industrialdetik azaldu dutenez, hamar bat enpresak erakutsi dute interesa pabilioi berri horietan aldez aurretik. «Iraila aldera zehaztuko dizkiegu prezioak», azaldu du Oruek.
Desjabetzari buruzko
iritzi kontrajarriak
Iritzi guztiz ezberdinak agertu dituzte Mijoa inguruko lurren jabeek eta Deba Beheko Industrialdeak lurrak desjabetza bidez eskuratzearen inguruan. Industrialdeko ordezkariaren esanetan, «espropiazioa egingo da, bestela proiektu guztiz bideraezina izango litzatekeelako; desjabetza eginda ere, Mijoaren zabalpena ez da diru aldetik emankorra izango».
Mijoa inguruko lurjabeak zazpi dira guztira. Horietako bostek elkarrekin jardun izan dute Mijoaren zabaltze proiektuaren gorabeherekin. «Gu hitzegitearen alde gaude, desjabetzekin ez, akordio bidez baizik», esan du lurjabeetako batek. Mijoa zabaltzeko egitasmoarekin hasi zirenetik euren lurretan «sartu eta atera» ibili izan direla azaldu dute, «baina guri ezer ere esan gabe». Lurjabeak prozesu honetan guztian «abandonatuta» sentitu izan direla diote, «mutrikuarrak ez bagina bezala». Horrez gain, Mijoa industrialdea martxan ipini zenetik hona, «bertako hondakinak nozitzen» daudela salatu dute inguruko auzokideek, «soluziorik gabe».
Kronologia
- 1998. Mijoaren zabaltze prozesua lantzen hasi ziren.
- 1999-2003. Mutrikuko Udalak eta Sprilurrek Mijoa industrigunean enpresa haztegia egiteko egitasmoa adostu zuten eta proiektua egin horretarako.
- 2003. Aurreko Udalaren enpresa haztegi proiektua atzera bota zuen korporazio berriak.
- 2007ko otsaila. Mijoaren zabalpenerako plan partzialari behin betiko onarpena eman zion Udalak.
- 2007ko urria. Mijoako industrialdea zabaltzeko urbanizazio planari hasierako onarpena eman zion Mutrikuko Udalak.
- 2010eko apirila. Udalak Mijoa II sektorearen lehenengo exekuzio unitateari dagokion urbanizazio proiektua behin betiko onartu zuen.
- 2010eko ekaina. Urbanizazio proiektua etenda geratu zen, eta Udala hasieratik hasi zen berriro ere proiektuaren tramitazioarekin, «formazko akats bategatik».
- 2010eko azaroa. Lurren desjabetza espedientea onartu da.