Urte berriari ongietorria mendian
Arnoko gurutzean zein aterpean 300dik gora lagun bildu ziren urte berriari hasiera emateko. Urteekin sendotzen doan ohitura da Arnora urte berri egunez igotzea. Burumendi Mendi Taldeak, ohi duenez, txorixoa eta salda banatu zituen. «Aurten 307 txorizo...
Arnoko gurutzean zein aterpean 300dik gora lagun bildu ziren urte berriari hasiera emateko. Urteekin sendotzen doan ohitura da Arnora urte berri egunez igotzea. Burumendi Mendi Taldeak, ohi duenez, txorixoa eta salda banatu zituen. «Aurten 307 txorizo igo ditugu; guztiak amaitu ziren eta oraindik ere jendea jan gabe gelditu zen. Eguraldi onak jendea erakarri egiten du», esan zuten. Herrikoak ez ezik, ondarrutarrak eta debarrak ere izan ziren Arnon