1.000 euroko bederatzi sari banatu ditu Ondarroako merkatari eta ostalarien elkarte Zatoztek: 50 euroko 20na erosketa bono emongo diote saridun bakoitzari. Horretarako, hilaren 14an goizeko 9:30ean Zatozteren bulegora joan beharko dute, txartel saritua...
Bittor Mari Gabiola amorotarra da Itsas-Baserria Elkarteko presidente barria. Haren zuzendaritzapean egindako lehen urtea izan da 2010a, eta balantzeagaz gustura gelditu dira batzar orokorrean. Abenduan, Gizaburuagan egindako batzar nagusian, Itsas-...
Arta auzoko San Pedro ermita eta kanposantua barritzea izan dira Udalak 2010. urtea amaitu aurretik egindako lanetako bi. Artan, ermitaren teilatua eta aurreko aldean duen frontoia konpondu dituzte. «Ermitak konpontzea elizaren gaia dela badakigu, b...
Herriko zazpi ermitek markatzen dute urtarrilaren 8ko ibilaldia. Inguruak ezagutzera emotea eta inguruaz gozatzea da aurten laugarrenez antolatu den mendi irteeraren helburu nagusia. Ainhoa Bilbatua berriatuarraren ekimenez hasi ziren ermitei jarraituz...
Juan eta Eugenio Bidegainek eta Jabi Etxanok www.itsasoa.com irudiz josi dute sarean Bederatzi urte daroa jada Juan Bidegain dokumental egile ondarrutarrak egungo arrantzaren testigantzak jasotzen irudietan. Bidelagun izan du itsasoratze bisual horretan Eugenio anaia musikaria be; Jabi Etxano be zeregin horretan enbarkatu izan da. Zortzi dokumental egin dituzte, guztira, Bidegain eta taldekideek. Baita han eta hemen makina bat sari jaso be. Orain, Internetera bota dute sarea, baina ez ezer arrantzatzeko, ikus-entzunezko uzta oparo hori bertan lagatzeko baino. «Itsas irudien museoaren tankera emon nahi genioke web orriari; sekula ixten ez dena, beti bideo barrientzako zabalik», esan dute Bidegaindarrek eta Etxanok. Museo hori beti dago zabalik; nahikoa da www.itsasoa.com helbidea ipintzeagaz. Honez gero ehunka bisita eduki dituzte bertan ageri diren bideo guztiek. «Gure aldetik, sareko itsaso honetan gure itsas bidaia brankaz hasi dugu, baina erabiltzaileen iritzi eta iradokizunen zain gelditzen gara», esan dute hiru egileek. Hainbat bideo labur Webgunean ezarri dituzten bideoetako batzuk Bidegainen dokumental luzeen zatiak dira; beste batzuk, barriz, muntaian sartu barik geratu ziren zatiak dira, edo dokumentaletarako barik, aparte jasotako irudiak. Kontuan hartuta Interneteko ikusleen ezaugarri nagusia bizkortasuna dela, guztiak be iraupen laburrekoak dira. Hainbat ataletan banatu dituzte irudiok: Alazean, Arrantzan, Artea, Atako Bandan, Berdeletan, Herria, Kaelatan, Kardala, Lehorretik, [...]