Artibai Futbol Taldeko otzara zotz egin dute
Artibai Futbol Taldeko otzara zotz egin dute
Artibai Futbol taldeak urtero Gabonetan antolatzen duen otzara zotz egin du. Zozketa joan den urteko abenduaren 31n egin zuten. Bertan ataratako zenbaki saritua 1.142 izan da. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, zenbakia Barroeta Futbol zelaian saldu zen. Irabazleak Artibai Futbol Taldeko edozein arduradunengana jo dezake saria eskuratzeko. Hamabost eguneko epea du horretarako.