Garaipenagaz agurtu du zesta-punta Felix Espillak
Zesta-Puntari agur esan dio Felix Espillak
Pilotaren Unibertsitateko publikoa zutik jarri zen atzo Felix Espilla pilotaria txalotzeko. Frontoia bete-bete egin zen Berriatuako pilotariaren azken partidua ikusi eta omentzeko. “Felix, Felix” oihuekin animatu zuten guztiz hunkituta zegoen pilotaria.
32 urtez gorengo mailan ibili eta gero bere azken tantua sinatu zuen Espillak atzokoan. Bere lobagaz batera 35 eta 23 irabazi zuen berriatukoak. Profesional mailako bere azken partidua izan arren lehiako hoberena izan zen Espilla. Tantu bakoitzeko txalo zaparrada entzun zuen.
Partiduaren ondoren hasi zen omenaldia. Bere guraso eta hiru alabekin atera zen kantxara Espilla, Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolako pilotariek zestekin egindako arkuaren azpitik. Bere ibilbidearen bideoa ikusi ondoren, Jai Alive eta Master Jai enpresek, Totorika familiak, Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak, Markina-Xemeingo Udalak eta Bizkaiko Federazioak oroigarriak eman zizkioten pilotariari.