400 gazte dabiltza Udalak antolatutako jardueretan
Lekeitioko Udalak 187.000 euro zuzendu ditu Haurtzaro eta Gazteria Sailera. Gizarte Ekintza saila haur eta nerabeei eskolatik kanpoko orduetako aisialdiko erantzuna emoten ahalegindu dela azaldu du Udalak. Halan, neguko ludoteka, kidegunea, gaztegunea ...
Lekeitioko Udalak 187.000 euro zuzendu ditu Haurtzaro eta Gazteria Sailera. Gizarte Ekintza saila haur eta nerabeei eskolatik kanpoko orduetako aisialdiko erantzuna emoten ahalegindu dela azaldu du Udalak. Halan, neguko ludoteka, kidegunea, gaztegunea eta udako udalekua sortu dituzte. Udalaren esanetan, 70 neska-mutikok hartzen dute parte asteburuero ludotekan, 60k kidegunean eta 240k gaztegunean. Neguko ludoteka, 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoentzat da. Bariku eta zapatuetan, 17:00etatik 20:00etara eskaintzen da zerbitzua, eta 35 ume batzen dira egun bakoitzean. Kidegunea, berriz, 8 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Zapatu eta domeketan 18:00etatik 20:00etara zabaltzen dute. Egun bakoitzean 30 neska-mutilek parte hartzen dutela azaldu dute.
12 eta 18 urte bitartekoentzako Gaztegunea dago. Bariku, zapatu eta domeketan egoten da zabalik 17:00etatik 21:00etara, eta 80 bat gaztek hartzen dute parte egun bakoitzean. Udalekua, azkenik, LHko 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat da.
Bestalde, herriko hiru ikastetxeetako eskolatik kanpoko jarduerak lagundu eta ikastetxeetan burutzen diren proiektu desberdinak programatu eta antolatzen dituztela jakitera emon dute Udaletik.