Aulestiko webgunea Madrilgo arartekoaren aurrean salatua
Webgunean gaztelera marginatzea. Hori da Askatasun Linguistikorako Elkarte Nazionalak 868 udalerriren aurka Madrilgo arartekoaren aurrean aurkeztu duen salaketaren izateko arrazoia. Bizkaian, Aulesti da salaketan agertzen den bakarra. Hilaren 12an aurk...
Webgunean gaztelera marginatzea. Hori da Askatasun Linguistikorako Elkarte Nazionalak 868 udalerriren aurka Madrilgo arartekoaren aurrean aurkeztu duen salaketaren izateko arrazoia. Bizkaian, Aulesti da salaketan agertzen den bakarra.
Hilaren 12an aurkeztu zuen aitatutako elkarteak salaketa, eta eskaera zuzena egin zuten: «Webgune guztietako edukiak estatu espainiarreko hizkuntza ofizialean jartzera estutzeko lehenbailehen». Espainiar konstituzioren hainbat artikulutan oinarritu dute euren eskaera. «Gure herrialdeko kalitate demokratikoa zalantzan dago espainiar askori euren herrietako informazioa eskuratzea galerazten zaionean», gaineratu dute.
Gainera, elkarteak berak udalerri bakoitzari bere kexa helaraziko diola jakinarazi du. Aulestiko udalean, momentuz, gai honekin lotura duen ezer ez dute jaso.
Hizkuntzen elkarbizitza
Urtebete bete barri duen elkartea oso kezkaturik agertu da estatu mailan gaztelerak duen egoeragaz. Arazoak, hizkuntza bat baino gehiego dituzten komunitate autonomoetan gertatzea nabarmendu dute
Azterketa egiteko orduan ez dituzte kontuan hartu gaztelerazko bertsioa «kalitate eskasagoan» dituzten webguneak, ezta itzulpen zerbitzua eskaintzen dutenak ere. «Herritarren intereserako informazio izanda, guztien esku behar luke egon».